Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Bideoa eta argazkiak] Justizia soziala bermatuko duen erreforma fiskala eskatu dute

Pentsioei ezarritako KPIaren igoera ez dela nahikoa eros ahalmenari eusteko salatu du Duintasunak. Iztietako anbulatorioaren aurrean bukatu dute protesta, osasun sistema publiko kalitatezkoa exijitzeko.

Duintasuna kalera atera da urte berriarekin batera.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/08

Borroka ezinbestekoa dela argi dute, eta gaur berriro atera dira kalera zahartzaro duinerako eskubidea aldarrikatzera. 11:00etan egin dute zita Herriko plazan eta handik abiatuta, manifestazioa egin dute Iztietako anbulatorio aurreraino. Izan ere, osasungintzarekin lotuta, Iztietako anbulatorioan zabalik dute beste fronte bat, bertan azken aldian ezartzen ari diren murrizketak, kinka larrian jarri baitu kalitatezko lehen arreta publiko duin eta kalitatezkorako eskubidea.

Pentsioei eta soldata baxuenei ezarritako KPIaren mailako igoera izan dute hizpide lehenik pentsiodunek gaurko mobilizazioan. izan ere, argi esan dute, eta gogor salatu, igoera hori ez dela nahikoa erosteko ahalmenari eusteko, “batez bestekoen azpitik dauden pentsio eta soldatek, eta batez ere, pentsio eta soldata baxuenek eros ahalmenaren galera ikaragarria jasaten dute. Inflazioa edo KPIa kalkulatzeko erabiltzen diren produktuen kostuaren igoera bera da mundu guztiarentzat, baina ez eragina, eta ez da da diru sarreren portzentaje bera biztanleria guztiarentzat”.

Horrenbestez, neurriak eskatu dituzte, “KPIak sortzen dituen gizarte desberdintasunak arintzeko eta prezioen igoera kontrolatu eta mugatzeko; batez ere, erosketa saskiarena”. Halaber, igoera handiagoak aplikatzea gutxieneko pentsioei eta LGS Lanbide arteko Gutxieneko Pentsioei galdegin du pentsiodunen mugimenduak gaurko protestan.

Erreforma fiskala ezinbestekoa jo dute gainera, gehien dutenei zerga handiagoak ezarriko dizkiena, “batez ere horien diru sarrerek eta errentek gora izugarri egiten dutela ikusten denean. Justizia sozialaren eta aberastasunaren birbanaketaren ariketa hutsa da, pentsioak, osasun publikoa, hezkuntza, eta beste premia sozial batzuk hobetzera bideratua behar duena”.

Sei urteko bidea

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sei urte daramala pentsioetan zahartzaro duinen aldeko borrokan nabarmen jarri dute, bestalde; Errenteria-Oreretan, apur bat luzeagoa da pentsiodunen borroka bidea, izan ere hamar urte pasa dira kalera irteten hasi zirenetik aldarrikapenak. Bide horretan, egindako borroka nekaezinari esker, lorpen ugari erdietsi ditu mugimenduak, baina euren hitzetan “lehen mailakoa” den aldarrikapen baten zain jarraitzen dute: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzea. Auzi horrek, Hego Euskal Herriko 200.000 pentsiodun baino gehiagori eragiten die, horietatik gehienak, emakumeak.

Horrekin lotuta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1.080 euroko osagarriaren alde aurkeztutako mozioak aipatu dituzte: “Gipuzkoan Batzar Nagusietan eta udal guztietan aurkeztu dugu, 88 denera. Batzar Nagusietan onartu dute mozioa, eta aztertu den 55 udaletik 47k ere babestu dute; 8 udalek baztertu egin dute”.

Urteurrena eta lorpenak ospatu, baina batez ere, pentsio publiko duin eta nahikoak lortzeko borrokari estu lotuta jarraituko dutela gaineratu dute.

Osasungintza publiko unibertsal eta kalitatezkoa babestu

Iztietako anbulatorio aurrean bukatu dute gaurko mobilizazioa. Bertan sinadura bilketa egiten ari dira Errenteria-Oreretako hainbat elkarte eta eragile, tartean pentsiodunen mugimendua. Helburua, Iztietako anbulatorioan lehen arreta publiko eta kalitatezkoa bermatzea. Bigarren astea izango dute honakoa murrizketen aurka eta osasungintza publikoaren alde sinadura biltzen ariko direla eta balorazio ezin hobea egin du Duintasunak: “Ehunka dira dagoeneko alegazioa bete duten herritarrak, eta egunero jarraitzen dute bertaratzen sinatzera”.

Iztietako anbulatorioarekin bereziki kezkatuta daude; izan ere, bi medikuk erretiroa hartu dute eta haien plazak ez dituzte bete. Horri gehitu behar zaio, bajan diren zazpi sendagile daudela, eta horien plazak ere ez dituztela bete. Etengabeko Arreta Gunean asko-askotan sendagilerik gabe ari dira, bestalde.

Sinadurak biltzen ariko dira hilaren 30era arte astelehenetik ostiralera, 09:30etik 11:30era. Hilaren 30ean gaiaren gaineko mozioa aurkeztuko dute Errenteriako Udalean plenoak azter dezan.

Murrizketak eta pribatizazioen prozesua salatu dituzte, “osasungintzan nabarmenak badira, pribatizazio horiek askoz eskala handiagoan gertatzen dira pentsiodunei eta adinekoei arreta eta zaintza emateko zerbitzu soziosanitarioetan, egoitzak, etxez etxeko arreta, eguneko zentroak…”.

Duintasunaren 2024ko urtarrileko mobilizazioa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.