Jaldia Abubakra, Palestinaz, ostiralean
Alkarama Emakume Palestinarren Elkarteko ordezkaria da Abubakra. Orereta Palestinarekin Herri dinamikak antolatu du hitzaldia.
Orereta Palestinarekin Herri dinamikak antolatuta hitzaldia eskainiko du Jaldia Abubraka gazatarrak ostiralean. Reina aretoan izango da hitzaldia 19:00etan hasita. Alkarama, emakume palestinarren elkarteko kidea da Albubakra. Gazan jaioa, 1967. urtean, diaspora batzen saiatu da Abubakra, eta Palestinaren borrokaren erreferentea da Espainiako Estatuan.
Bere historia munduan barrena sakabanatuta diren milaka eta milaka palestinar familien bera da. Palestina hegotik bota zuten bere familia, eta Gazara jo zuten orduan, eta handik Egiptora. Madrilen bizi da gaur egun. Alkarama emakume palestinarren elkarteko sortzailea da Abubakra. 2017ko martxoaren 29an jarri zuten martxan elkarte hori, Madril, Valentzia (Herrialde Katalanak) eta Bartzelonan (Katalunia) bizi diren hainbat emakume palestinarrek.
Antolakunde palestinarra, feminista, laiko eta antikolonialista da Alkarama.