Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Xoxolurren sasoiko laugarren irteera, Lapurdira

Igandean egingo dute urte berriko lehen txangoa Xoxolurrekoek. Izen emate epea zabalik da, ostegunera arte, Orkin eta posta elektronikoz.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/01/08

Denboraldiko laugarren irteera, 2024ko lehena, Lapurdira egingo du Xoxolur Mendi Klubak. Zehazki, iganderako ezarri dute bidaia, hilaren 14rako. Herrialde horretako Mondarrain gaina bere egingo dute mendizaleek, 749 metrokoa. 2-3 orduko mendi buelta izango da, eta umeen erritmoa errespetatuko dute. Ibilaldiaren ondoren inguruko herri bateko estalitako frontoian bazkaldu, eta beti bezala, jolasean ariko dira.

Izen emate epea zabalik da, ostegunera arte. Bi bide daude apuntatzeko. Batetik, zuzenean Orki tabernara joan daiteke eta hango zerrendan izena eman. Bestetik, posta elektronikoa ere badu Xoxolurrek irteerarekin bat egin nahi dutenentzat. Gazteek 8 euro ordaindu behar dituzte, eta helduek 10.

Igandean, 08:30ean da autobusa Ijurkotik ateratzekoa. Aholkuen zerrendan, bat nabarmena: bi motxila eramatea. Lehena mendira eramatekoa izango da ibilaldirako beharrezkoa diren osagaiekin (hamaiketakoa, txubaskeroa…). Bestea autobusean geldituko da bazkal ordura arte, eta han aldatzeko arropa zein oinetakoak eta bazkaria gordetzea aholkatu dute.

Zazpigarren urteurrena
Xoxolurren zazpigarren ikasturtea da mendi zaletasuna, eta familia giroan ingurumenaren zaintza nahiz euskararen erabilera sustatzen. Horregatik, 2023-2024 sasoiko irteeretarako helburua jarri dute: Euskal Herriko zazpi herrialdeetako zazpi gain igotzea, denak 700 metro ingurukoak.

Igandekoaz gain, honakoak dira sasoi bukaera arteko irteerak:

  • Otsailaren 18an. Aizleor (Segura), 723 metrokoa.
  • Martxoaren 17an. Oarsoaldeko ibilbide neurtua.
  • Apirilaren 14an. Arabako Pagolar (Luiaondo), 722 metrokoa.
  • Maiatzaren 12an. Nafarroako Arxuria (Etxalar-Zugarramurdi), 758 metrokoa.
  • Ekainaren 15 eta 16an. Zuberoako Maidalena (Atharratze, 794 metrokoa) eta Nafarroa Behereko Handiaga (Donibane Garazi, 761 metro).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.