Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Prest gaude presoen etxerako biderako ateak irekiko dituzten giltzak gure eskuetan hartzeko"

Pasaiako Sarek agerraldia egin zuen atzo, herriko eragile eta norbanakoekin, larunbateko Bilboko manifestaziorako deia egiteko.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/01/08

Dozenaka izan ziren atzo San Pedroko frontoian Sareren deialdiari jarraiki bildu ziren norbanako eta eragileetako ordezkariak. Euskal preso, iheslari eta deportatuen egungo egoeraren irakurketa egin, eta larunbatean Bilbon egitekoa den nazio manifestaziora joateko deia egin zuten. “Prest gaude konponbiderako, elkarbizitzarako, biktima guztien minen errespeturako, eta presoen etxerako biderako ateak irekiko dituzten giltzak gure eskuetan hartzeko”, esan zuten. Hala, “lege arruntak dion bidetik”, euskal presoei aplikatzen zaizkien “salbuespenezko neurriak” betiko bazter daitezela eskatu zuten.

Goiz euritsuan, San Pedroko pilotalekuren aterpea baliatu zuten agerraldirako. Manifestua irakurri zutenak Liher musika taldeko Iñigo Etxarri, Oihana Cereijo batelari ohia, eta Mikel Astarloza txirrindulari ohia izan ziren. Haiek esandakoa bertan izan zirenek eta herriko elkarte eta eragile askok (behean zerrenda) baietsi zuten. “Giltzari esker sartu eta irten egiten gara: aurrera egiten dugu. Edo atzean geratzen gara gotorturik. Ateak itxi behar dira iraganeko minak, gorrotoak eta biolentziak atzean uzteko, inoren sufrimendua ahaztu edo gutxietsi gabe, iragani begiratu ahal izateko, orainaldirako eta etorkizuneko irakaskuntza gisa. Zabaldu behar dira konponbideari ateak irekitzeko”.

Aurrera urratsak egiteko, ordea, azaldu zuten beharrezko dela “iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi, eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari” irtenbidea ematea, eta akordio bidez “biktima guztiei tratamendu justu eta berdina ematea ahalbidetuko duten ateak irekitzen jarraitzea. Oraindik, ordea, ezin izan dugu iraganaren atea behin betiko itxi. Oraindik euskal presoen eskubideek urratuak jarraitzen baitute”. Jendartea elkarbizitzarako ateak irekitzeko lanean dabilela adierazi zuten atzokoan, adostasunak eta desadostasunak modu eraikitzailean egituratuz.

Espetxe eredu “berri, humanizatu eta justuago” batean sakontzeko aldarria egin zuten, “euskal presoei dagozkien eskubideen jabetza aitortuz, herri honetan sufritu duten pertsona guztiak aintzak hartuz, eta biolentzia ezberdinen biktima guztiak errespetatuz”.

Aipatu zuten Pasaiako barruti guztietan daudela zerrendak larunbatean Bilboko manifestaziora joateko (ohiko tokietan daude). Bestalde, atzo irakurritako agiriarekin bat egin duten eragile eta elkarteen zerrendaren berri eman zuten. Honakoak dira (behin-behineko zerrenda da, antolatzaileek HITZAri emandakoa)

  • Antxoko eragileak: Basari elkartea, Antxo Areto Futbola, Alkartasuna Euskal Dantza Taldea, Antxoberfest, Papineko Gazteria, Kexaldi.
  • San Pedroko eragileak: Kalparra Mendi Taldea, Trapaia elkartea, Patata Tropikala antzerki laborategia, Antxeta elkartea.
  • Donibaneko eragileak: Bixi Bixi Kultur Elkartea, Donibaneko txistulariak, Kantu Jira Taldea, Liher musika taldea, Lotura Films ekoiztetxea, Usoa ehiztari taldea, Donipari Areto Futbol Taldea, Donibane Sahara taldea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.