Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Auzo batzarrei ekingo die udalak astelehenean

Bi urtetik behin egiten duen auzo batzarren dinamika abiatuko du udalak astelehenean, eta martxoaren 6ra arte herriko 15 auzoetako bizilagunekin bilduko da.

Azipea Oategi (erdian) Maite Gartzia eta Bernar Lemos zinegotziekin auzo batzarrak aurkezten gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/10

Bi urtetik behin egiten duen auzo batzarren dinamika abiatuko du udalak astelehenean, eta martxoaren 6ra arte herriko 15 auzoetako bizilagunekin bilduko da. Udala eta herritarren arteko harremana gerturatzeko balio dute batzar horiek, baita auzotarren kezka, proposamen eta ekarpenak lehen eskutik erantzun eta jasotzeko ere Aizpea Otaegik dinamika aurkezteko gaur egin duen agerraldian azpimarratu duenez.

Auzo bakoitzean udalak garatu asmo dituen proiektuen berri emango dute, halaber, eta azken bi urteetan egindakoaren zein aurreko batzarretan hartutako konpromisoen egoeraren berri ere emango diete udal ordezkariek auzotarrei.

Alkateak auzo guztietako batzarretan hartuko du parte, eta harekin batera bi zinegotzi ariko dira, “auzo bakoitzean garrantzitsuenak diren gaiekin lotura duten zinegotziek hartuko dute parte”, gaineratu du Otaegik..

Lehen batzarra astelehenean, hilak 15, Lartzabalen egingo dute Haritza Auzo Elkartean; asteartean, hilak 16, Agustinak auzoak hartuko du lekukoa, eta auzo elkartean izango da batzarra. Asteazkenean, hilak 17, Gabierrotako Auzo Elkartean egingo du udalak batzarra. Guztiak, 18:00etan hasiko dira.

Astez aste zabalduko du udalak batzarren daten berri, herritarrei gogorarazteko, hala ere gaur datak zehaztu dituzte.

Auzo batzarren egutegia

  • Lartzabal: hilak 15, astelehena, 18:00etan auzo lokalean.
  • Agustinak: hilak 16, asteartea, 18:00etan auzo lokalean.
  • Gabierrota: hilak 17, asteazkena, 18:00etan auzo lokalean.
  • Zamalbide: hilak 24, asteazkena, 18:00etan auzo lokalean.
  • Beraun: hilak 31, aseazkena, 18:00etan Aldakoenean.
  • Olibet: otsailak 5, astelehena, 18:00etan auzo lokalean.
  • Iztieta-Ondartxo: otsailak 6, asteartea, 18:00etan auzo lokalean.
  • Kaputxinoak: otsailak 7, asteazkena, 18:00etan auzo lokalean.
  • Erdigunea: otsailak 21, asteazkena, 18:00etan Reina aretoan.
  • Igantzi: otsailak 22, osteguna, 18:00etan auzo lokalean.
  • Gaztaño: otsailak 26, astelehena, 18:00etan auzo lokalean.
  • Pontika: otsailak 28, asteazkena, 18:00etan auzo lokalean.
  • Galtzaraborda: martxoak 4, astelehena, 18:00etan auzo lokalean.
  • Alaberga: martxoak 5, asteartea, 18:00etan auzo lokalean.
  • Fanderia: martxoak 6, asteazkena, 18:00etan auzo lokalean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.