Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Korrika

Magikoa izango da martxoaren 23ko gauerdia Errenteria-Oreretan

Martxoaren 23an. larunbatarekin, eta gauerdia izateko minutu gutxiren faltan helduko da 23.Korrika Errenteria-Oreretara.

AEK-ko Borja eta Idoia Arbelaitz anai-arrebak 22. Korrikan lekukoarekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/11

Martxoaren 23ko gauerdiaren bueltan iritsiko da 23. Korrika Errenteria-Oreretara. Gaur eguerdian aurkeztu du AEK-k euskararen aldeko lasterketa erraldoiak egingo duen ibilbidea. Jakina zen Irunen hasi eta Baionan bukatuko dela 2.700 kilometro ttipi-ttapa osatu eta gero, baina gaur azaldu dute zehatz herrietara helduko den eguna eta ordua.

Harro herri lelopean, Buenabista aldetik barneratuko da lasterketa Oarsoaldean Altzatik behera, eta eskualdearen lekukoa Pasai Antxok hartuko du. Trintxerpe eta San Pedro pasata, itsasoak ere harrera egingo dio euskararen aldeko lasterketa entzutetsuari eta lekukoa barkuz eramango dute, eskuz esku eta etenik gabe, Donibaneraino. Handik Lezora joango da, eta Errenteria-Oreretara 23:48an helduko da.  Lezotik iritsiko da eta Erdigunea, Galtzaraborda, Beraun, Pontika eta Fanderia pasa eta herrian arrastoa—ez nolanahikoa—utzita, Oiartzun aldera egingo du Korrikak.

Batzordea datorren ostegunean

Hirurogeita hiru egun falta dira 23.Korrika Irundik abia dadin Euskal Herrian barna euskara hauspotu eta aldarrikatzeko bizi, eta dagoeneko hasiak dira herrietan lanean dena prest izan eta aurretik girotzeko.

Errenteri-Oreretaren kasuan, hilaren 18an egingo dute batzorde horren lehen juntadizoa; Xeneplar AEK Euskaltegian izango da, 19:00etan.

23. Korrikaren testuinguruaren barruan, haren aurretik antolatutako hitzordu bat bederen jakinarazi dute: Hilaren 24an egingo duten Korrikotea.

Ikus hemen klik eginda 23.Korrikak Errenteria-Oreretan egingo duen ibilbidea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.