Legamia programaren deialdi berria egin du udalak
Beka deialdian proiektuak aurkezteko epea ireki du udalak. Arte biziei lotuta dago programa, antzerkia, dantza, zirkua.
Legamia, arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programarako beka deialdian proiektuak aurkezteko epea zabaldu du Errenteriako Udalak. Iniziatiba helburua, arte biziei (antzerkia, zirkua, dantza) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak erraztea eta laguntzea da, edozein fasetan daudela ere, herrian errotu eta eragina izango duten egonaldi eta mediazio programa baten bidez.
Sorkuntza bera gainera, Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatzeko asmoa da ezaugarri nagusietako bat beka jasotzeko.
2021ean jarri zuen martxan Errenteriako Udalak Legamia programa, eta ordutik hamahiru konpainia aritu dira bekari esker proiektua bertan ontzen. Informazio guztia, hemen lortu daiteke.