Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
korrika

Hamabost minutu ahaztezin utziko ditu 23. Korrikak Lezon

Martxoaren 23ko 23:33an iritsiko da 23. Korrika Lezora, Donibanetik. Herrian egin beharrekoak prestatzeko lehen Korrika Batzordea, asteazkenean.

22. Korrika, Lezon, artxiboko irudian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/01/11

23. Korrika martxoaren 23ko 23:33an iritsiko da Lezora. Hala iragarri du gaur AEK-k, Korrikaren ibilbidearen aurkezpenean. Donibanetik iritsiko da herrira euskararen eta AEKren euskaltegien sostengurako martxa, eta oreretarrak lekukoaren zain izango dira tren geltokiaren inguruan ondoren: hori 23:48ak aldera izango da. Beraz, 2.700 kilometroko lasterketa ibiltari erraldoiak ordu laurden egingo du herrian. Gozamenerako hamabost minutu. Ahaztezinak.

Martxoaren 24an bukatuko da Baionan Harro herri lelotzat duen 23. Korrika, Irunen hasi eta hamar egun geroago. Bidasoko hiririk handienean martxoaren 14ko 16:00etan ekingo diote bideari, hasierako ekitaldiaren ondoren.

Beraz, bukatzear dela iritsiko da Korrika Lezora. Ibilbidearen ia kilometro den-denak eginak izango ditu ordurako. Baina Lezotik eta Oarsoaldetik jasoko duen bultzadak indarberrituko du euskaltzaleen topagune lasterkaria, Lapurdiko hiribururanzko bidea lausoago egiteko.

Oarsoaldera martxoaren 23ko 22:50ak inguruan iritsiko da Korrika, Antxora zehazki. Izan ere, Altzatik beherakoan, Buenavistan, jasoko du eskualdeak 23. Korrika, antxotarren lekukoekin. Barruti horri bira eman, eta Trintxerpe aldera joango dira lasterkariak, handik San Pedrora iristeko: motora hartu, eta Donibanerako jauzia egingo dute lekukoaren eramaileek. Donibane pasa, eta Lezoranzko bidea hartuko du lasterketak, herrira 23:33an iristeko; handik Errenteria-Oreretara joan (23:48), herri hori zeharkatu, eta Oiartzunerantz abiatuko da martxa hara 00:27 inguruan ailegatzeko Arraguara. Oiartzundik Nafarroa aldera egingo du Korrikak Lesakako bidetik, Aritxulegi zeharkatu eta herrialde horretara iritsiko da.

Korrika Batzordea
Korrikaren ibilbidearen xehetasunak jakinda, orain Lezon AEKren iniziatibari indarra emateko zer egin adostu behar da. Korrika iritsi aurretik egitekoak egikaritzeko mahaia Korrika Batzordea da: lehena hilaren 17an (asteazkena) egingo dute, 17:00etan Oroitzene AEK euskaltegian. Edonork parte har dezake, beraz, lezoarrei agertzeko deia egin diete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.