Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
korrika

Martxoaren 23ko gauerako plana egin du AEK-k: 23. Korrikaren partaide izatea

Berezia izango da oso Oarsoaldean martxoaren 23ko gaua. 23. Korrikak eskualdeko lau herriak zeharkatuko ditu.

Oarsoaldeko AEK-ko kideak, 23. Korrika eskualdean sartuko den puntuan, Buenavistan.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/01/11

Gaur aurkeztu du AEK-k 23. Korrikaren ibilbide zehatza. Jakina zen Irungo San Juan plazatik abiatuko dela martxoaren 14an, 16:00etan (aurretik hasierako ekitaldia egingo dute), eta gaurkoan azaldu dutena izan da euskararen eta euskaltegien sostengurako iniziatiba erraldoiak noiz eta nondik zeharkatuko dituen Euskal Herriko herriak, 2.700 kilometroko bidean. Oarsoaldera martxoaren 23ko gauean iritsiko da, zehazki, 22:50 inguruan sartuko da Antxora, Altzatik behera egin eta Buenavistan jasoko dute antxotarrek lekukoa. Han iragarri dute Oarsoaldeko AEK-ko kideek zein ibilbide egingo duen eskualdetik 23. Korrikak.

Ibilbideen berri zehatza izateko, jarraian herriz herrikako loturak:

  • Pasaiako ibilbidea.
  • Lezoko ibilbidea.
  • Errenteria-Oreretako ibilbidea.
  • Oiartzungo ibilbidea.

Aurkezpenean azaldu dute otsailaren 1ean aktibatuko dutela kilometroak erosteko aroa. Baina hala ere, AEKren egitasmoa laguntzeko beste hainbat bide daudela jakinarazi dute.

Oarsoaldeko herrietan Korrikaren aurrekoak eta martxoaren 23koak prestatzeko, Korrika Batzordeak egingo dituzte lehenengoz lau herrietan. Honakoa da horien egutegia:

  • Antxo. Hilaren 16an (asteartea), 17:45ean Txirrita AEK euskaltegian. Trintxerpen, San Pedron eta Donibanen ere bilkurak egingo dituztela aurreratu dute, baina hitzorduak oraindik zehazteke dituztela. Horien berri izan bezain laster jakinaraziko du HITZAk.
  • Trintxerpe. Hilaren 25ean (osteguna) 20:00etan Terranova kaleko 3. lokalean.
  • Lezo. Hilaren 17an (asteazkena), 17:00etan Oroitzene AEKn
  • Errenteria-Orereta. Hilaren 18an (osteguna) 19:00etan Xenpelar AEKn.
  • Oiartzun. Hilaren 19an (ostirala) 17:30ean Intxixu AEKn.

Korrika Kulturala
Korrikaren batera lotuta doa Korrika Kulturala. Lasterketa erraldoia babesteko eta girotzeko antolatzen den ekitaldien zerrenda da. Horren barruan egingo diten ekitaldi gehienak herrietako batzordeetatik adostuko diren arren, Oarsoaldeko AEK-k jada biren berri eman du. Hala, otsailaren 24an Korrikotea barrikoeta egingo dute Errenteria-Oreretan. Otsailaren 25ean, berriz, Badon opera jasoko du Oiartzungo Landetxek. Horien eta gainerakoen xehetasunak aurrerago emango ditu HITZAk.

 

 

Erlazionatutako edukiaOiartzun izango da Korrikako azken eguneko lehenengo herriaMartxoaren 23ko gaua argituko du 23. Korrikak PasaianHamabost minutu ahaztezin utziko ditu 23. Korrikak LezonMagikoa izango da martxoaren 23ko gauerdia Errenteria-Oreretan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.