Astelehenean elkarretaratzera deitu du Duintasunak
Eskualdeko pentsiodunen elkarteak, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera, elkarretaratzea egingo du Iztietako anbulatorioan.
Datorren astelehenean, hilaren 15ean, Duintasuna eskualdeko pentsiodunen elkarteak elkarretaratzera deitu du. Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira, Iztieta auzoko anbulatorioan.
Sei urte dira pentsiodunak non nahi kalera irten eta haien egoera salatzen hasi zirela modu bateratuan. Astelehenean, hortaz, lortutakoa ospatu eta “falta dena” lortzeko mobilizatzera deitzeko bilduko dira. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin egin dute deialdia.