Hirigune historikoan ikuskapenak egiteko dirulaguntzak aurkeztu dituzte
Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago.
Errenteriako Udalak epea zabaldu du hirigune historikoan Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) eta horien ondoriozko obrak egiteko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko. Dirulaguntza horien bidez, udalaren asmoa hirigune historikoa biziberritu, bizilagunak lagundu, eta eremu kaltebera horretako eraikinak hobetzea da. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da.
Dirulaguntzak honako baldintzak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte:
- 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30era EIT txostena idaztea.
- Epe berean, amaitutako EITen ondoriozko obra zuzendaritza eta exekuzioa jasotzen duen beharrezko dokumentazioa entregatzea.
- Eraikin babestuen kasuan, 2021eko abenduaren 1etik aurrera amaitutako obretarako laguntzak ere eskatu daitezke.
Dirulaguntzak 10.000 euro artekoak izango dira (esku hartzearen aurrekontuaren % 50era artekoa), baita 20.000 euro artekoak ere, babes berezia, ertaina edo oinarrizkoa badute eraikin katalogatuek. Aurten, urtero argitaratzen diren laguntza hauek 100.000 euroko aurrekontua izango dute. Interesdunek informazio osoa udalaren webgunean kontsulta dezakete.