Lezoko lehen Korrika Batzordea, hilaren 17an
Korrikaren aurretik egin beharrekoak prestatzen hasteko lehen batzordea asteazkeneko 17:00etan egingo dute, Oroitzenen.
Korrika non hasi eta non bukatuko den jakina denean, baita Lezotik noiz pasako den ere, AEK-k antolatzen duen euskaltzaleen topagune ibiltariaren inguruan Lezon zer egin adostea tokatzen da. Horregatik, Korrika Batzordera deitu dituzte herritarrak.
Batzordea hilaren 17an (asteazkena) izango da, 17:00etan hasita, Oroitzene AEK euskaltegian. Beraz, Korrikaren emaria aberastu nahi duen oro dago gonbidatua batzordekide izateko.