Magia Txerrimuñon
Alain 'Niala' magoarekin magiaz gozatzeko aukera izango da gaur gauean Txerrimuñon. Piztu Lezok antolatu du ikuskizuna.
Alain Niala magoak ikuskizuna emango du gaur (ostirala) gauean Txerrimuñon, 22:00etan hasita. Piztu Lezok antolatutako jarduera da, pintxopoteen egitasmoaren barrukoa. Gau magikoa, beraz, herriguneko baserrian.
Baserriaren berotasunean, ikusleek hurbil sentituko dituzten amarruak egingo ditu mago gazte elgoibartarrak. Izan ere, ikusleen partaidetza ezinbestekoa izango baita proposatzen duen magia oholtzatik atera, eta Txerrimuño osora zabaltzeko. Nola ez, mokadutxorik ez da faltako.
