Pertsona bat inputatu dute, trafiko segurtasunaren aurkako delituengatik
Udaltzainek Antxon derrapeak egiteagatik, hiru delitu egotziko dizkiote pertsona bati: ausardiaz gidatzeagatik, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik eta gidabaimena indargarbe izanda gidatzeagatik.
Atzoko egunez Pasaiako udaltzainek pertsona bat inputatu zuten Antxon, trafiko segurtasunaren aurkako ustezko delitu batengatik. Agenteek ibilgailu bat ikusi zuten Antxoko kaleetan barrena derrapeak egiten. Ibilgailua geldiaraztea lortu zutenean, gidariak positibo eman zuen alkoholemia proban. Indarrean ez zegoen gidabaimena zeramala frogatu zuten ere agenteek.
Agenteek dagozkion izapidetzeak abiatu zituzten, pertsona ausarkeriaz gidatu eta trafiko segurtasunaren aurkako ustezko delitu batengatik, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik, eta gidabaimena indargabe edukita gidatzeagatik inputatzeko.
