Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Donazioak", eskerrak emateko erakusketa

Azken bi urtean Jantziaren Zentroaren esku jantziak utzi dituztenei eskerrak emateko antolatu dute erakusketa.

Donazioak erakusketa zabaldu du martxoaren 3ra arte Jantziaren Zentroak, dohaintzan azken bi urteetan jasotako jantzi eta objektuekin. Argazkia: Jantziaren Zentroa
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/16

Larunbatean zabaldu zuen Jantziaren Zentroak erakusketa berria: Donazioak. Azken bi urtean hainbat familia eta norbanakok zentroari utzitako jantziekin ondu dute erakusketa hori, eta martxoaren 3ra arte bisitatzeko aukera izango da. Hamabi jantzirekin osatu du Jantziaren Zentroak erakusketa berria eta aitortu, gero eta gehiago direla jantzi eta objektuak ematen dizkioten lagunak.

Hamabi jantzi horiek, 120 urteko historia islatzen dute, 1850 eta 1970 urte artekoa, zehazki: “Gizonezko kapa bat, emakumezko gona, txanbra, zein berokiak ikus ditzakegu. Objektuei dagokienez, eguzkitakoak, eskularru luzeak, eta diru zorro bereziak ikus daitezke”.

Jantzi eta objektu gehienak Nafarroakoak dira: “Leitza, Bera eta Sesmako familien donazioak, Gipuzkoako hiriburuko emakumezko jantziak, eta Gasteizko arropa ere. Nazioartetik, Londres eta Alemaniatik iritsitako donazioak ere badira”.

Jantzi eta objektu bakoitzaren ondoan, zehatz jaso du informazioa Jantziaren Zentroak, urtea, jatorria, eta pertsona eta familia emailearen izena jarrita.

Informazioa biltzeari sekulako garrantzia ematen diote Jantziaren Zentroan, eta arduradunek zehaztu dutenez, dohaintza bat jasotzen duten unean, haren gaineko ahalik eta informazio gehien eta zehatzena biltzen saiatzen dira. Informazio hori, jasotako piezaren argazkia, eta duen kontserbazio egoeraren deskribapen zehatzarekin gordetzen dute. Ondoren, Jantziaren Zentroak emaileari ziurtagiria bidaltzen dio, jasotako ondarearen deskribapena eta haren zaintzarako konpromisoa hartuz.

Jasotako jantziek informazio andana ematen dutela esan dute Jantziaren Zentroko arduradunek: “Izan ere, argazkiek edo grabatuek irudi bat ikusten laguntzen digute, ehuna, botoiak, brodatuak, apaingarriak ikus ditzakegu. Jantzi bat janztea zer izan daitekeen ere irudikatu dezakegu. Baina barrualdeak, patroiak, jantzia osatzen duten piezek, puntadek, horik guztiek batzen dute, gordetzen dute, jantziaren benetako sekretua”.

Dohaintzarako deia

Jantziaren Zentroaren ondarearen parte izan daitekeen piezaren bat eduki, eta behar bezala gorde edo zaindu ezin ala nahi ez duten pertsona edo familiek, Jantziaren Zentroarekin harremanetan jar daitezkeela gogorarazi dute posta elektronikora mezua bidalita. Egin klik hemen.

Donazioak erakusketa doan bisitatu daiteke larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta jaiegunetan 11::00etatik 14:000etara.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.