Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Karlos Saldise giza eskubideen urraketen biktima bezala aitortua izan da

Egiari Zor fundazioaren eta lezoarren lanari esker lortu du Saldisek indar polizial edo parapolizialen biktima izan zenaren aitortza.

Saldiseri omenaldia
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/01/16

Egiari Zor fundazioak eman du albistea: Karlos Saldise, Eusko Jaurlaritzaren 2016/12 legeak hala aitortuta, giza eskubideen urraketaren biktima gisa izendatua izan da. Joan den abenduan jakinarazi zioten fundazioari izendapen hori. Lege horren xedea da “Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa” ematea. Gaur bete dira Saldise indar parapolizialek bere Aralar karrikako etxearen atarian hil zutenetik. Handik hiru hilabetera itxi zuten ikerketa, inolako ondorio edo errudun zantzurik gabe. Ia 44 urte geroago iritsi zaio aitortza. Bere hilketaren arduradunik ez da, ordea. Hilaren 26an omenaldia egingo diote Lezon.

Iaz hasi zuten Saldise indar polizial eta parapolizialen biolentziaren biktima izendatzeko prozesua, Egiari Zor fundazioak bultzatuta. Horren harira, Saldisek berriki jaso duen aitortza aurretik beste 350 pertsonarengana zabaldua dela zehaztu du fundazioak. “Espainiako Poliziak, Ertzaintzak, Guardia Zibilak, eskuin muturrak, Triple Ak edo Batallón Vasco Españolek eragindako giza eskubideen urraketen biktima gisara aitortuak izan dira horiek, baita Karlos Saldise ere”, azaldu dute Egiari Zor-eko kideek. Hala, eskerrak eman dizkiete fundaziokoek Lezoko herritarrei, “1980 urtarrilaren 16 hartan gertatutakoa bere memorian gorde izanagatik, belaunaldiz belaunaldi memoria horren transmisioa egin izanagatik… Zuei guztiei bihotzez mila esker”.

“Karlosen erailketa, beste asko bezala, lehenago argitu zezaketen… Baina hauen inguruko dokumentazioak, Konstituzioaren aurreko lege batek blindatuta jarraitzen du gaur egun”, azaldu dute Egiari Zor-eko kideek. 1968ko sekretu ofizialei buruzko legea da oraindik indarrean den hori. “Indargabetzea dagoeneko errealitate ez izatea, indarrean dagoen demokraziaren kalitate eskasaren eta kasu hauek zein beste asko argitzeko borondate ezaren beste froga bat da, frankismo garaian, trantsizioan eta ustezko demokrazia honetan gertatutakoak horiek guztiak”.

Lege horrek dio “baimendu gabeko pertsonek Espainiako Estatuaren segurtasuna eta defentsa kaltetu edo arriskuan jar ditzaketen gaiak, egintzak, dokumentuak, informazioak, datuak eta objektuak” babestu egiten dituela. “Zer ezkutatzen dute zuzenbide-estatuaren zimenduetan? Ez al da izango, arriskuan dagoena Estatuaren izaera beraren sinesgarritasuna?”. Egiari Zor-en eskaera garbia da: “Egia itzaletik argira ateratzeko garaia da, denbora gehiegi daramagu zain, eta egia jakitea gure eskubidea da. Ez dago biktimariorik gabeko biktimarik. Estatu Terrorismoa praktikatu eta ahalbidetu zutenek izen-abizenak eta siglak dituzte. Erantzukizunak dituzte. Egia, aitortza eta erreparazioa biktima guztientzat”.

 

Erlazionatutako edukiaGaur 44 urte Karlos Saldise Korta hil zutelaUtzi zuen arrastoari aitortza
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.