Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hitzaldi sorta ondu du Gaztañoko auzo elkarteak

Zein baino zein interesgarriagoa den hitzaldi sorta antolatu du Gaztañoko Auzo elkarteak datorren hilabetean hasita. Otsailean, bi hitzordu izango dira, gainera.

Apaiz kartzela dokumentala emango dute Gaztañoko auzo lokalean otsailaren 2an.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/17

Zein baino zein interesgarriagoa den hitzaldi sorta antolatu du Gaztañoko Auzo elkarteak datorren hilabetean hasita. Orain arte hilabeteko hitzaldi bat antolatu izan dute, eta hori izango da dinamika aurten ere, baina otsailean bat beharrean, bi hitzaldi eskainiko dituzte.

Apaiz kartzela dokumentala emango dute Gaztañoko auzo lokalean otsailaren 2an, ostiralarekin.

Dokumentalak 1968etik 1976ra arte Zamorako apaizen kartzela izan zenaren gainekoa da eta bertan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzuli dira ikus-entzunezkoa egiteko. Horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiak egiteagatik.  Apaizentzako kartzela bakarra izan zen munduan Zamorako hori. 2021. urtean estreinatu zuten dokumentala Oier Aranzabal, David Pallares, eta Ritxi Lizartzak zuzendu dute.

Dokumentalaren zuzendarietako bat izango da emanaldiaren osteko solasaldian, baita kartzela horretan preso izan zen  Xabier Amuriza bertsolaria ere arituko da.

Bigarren hitzaldia, Gaueko sorginen gainekoa, Joxetxo Otegi historiagile eta irakasleak gidatuta. II Mundu Gerran okupatutako herrialdeetako erresistentzia mugimenduetan borrokatu ziren emakumeak. Europa mendebaldeko eta Ameriketako Estatu Batuetako  armadetan emakumeen parte hartzea garrantzitsua izan bazen ere, ez zuten horietan borrokan parte hartu. Emakumeak borrokatu ziren armada erregular bakarra Sobietar Batasuneko Armada Gorrian izan zen. Hortik abiatuta, xehe aztertuko du gaia Otegik.

Martxoan Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak hartuko du lekukoa; eta apirilean, berriz, Xabier Susperregi idazleak Francis liburua aurkeztuko du. Azken bi horien zehaztasun gehiago aurrerago jakinaraziko dituzte antolatzaileek.

Hitzaldi guztiak, Gaztañoko auzo lokalean izango dira, 19:00etan hasita.

Ikastaroak

Gabonetako etenaldiaren ondoren, ikastaroak ere martxan jarri ditu jada Gaztañoko auzo elkarteak eta ekainera arte izango dira martxan orain arteko ordutegi eta egunetan. Astelehenetan Taiji Huang, astearteetan dantza afrikarren tailerra, asteazkenetan triki eta pandero tailerra, eta ostegunetan euskal dantzen tailerra izango da. Euskal dantza ikastaroa gainera, goizetan ere eskainiko dute aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan 10:30etik 11:30era. Ostiral goizetan, berriz, josketa terapia tailerra egingo dute.

Gaztaño auzo elkarteak antolatutako hitzaldi eta jardueretan parte hartzera deitu du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.