Ipar Lurmuturra argazkitan, Urdabururen eskutik
Argazki erakusketa egingo du Jon Unzuetak Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan bihar, osteguna.
Ipar Lurmuturra erakusketako argazkietako bat. Argazkia: Jon Unzueta Errenteria-Ipar Lurmuturra. Gauerdiko eguzkiaren bila argazki erakusketa egingo du bihar —osteguna 18— Jon Unzuetak Urdaburu Mendizale elkartearen egoitzan. Bi hilabeteko bidaia furgonetan Ipar Lurmuturrera (Nordkaap, Norvegia) Europako punturik iparraldekoenera iritsi eta gauerdiko eguzkiarekin bat egiteko. Bidaia horretan bizitutakoak irudietara eraman ditu Unzuetak. 19:30ean egin dute zita.
Emanaldiarekin batera, argazki erakusketa ere antolatu du mendizale elkartearen egoitzan. Astearte eta ostegunetan bisitatu daiteke erakusketa hori 19:00etatik 21:00etara.
