Kantu jira eta ganbera musika larunbatean Lezon
12:30ean aterako da 2024ko lehen kantu jira Aiton Bordatik. Arratsaldean, musika eskolako lau ikasleren ganbera musika emanaldia.
Kale eta areto musika ekitaldiak izango dira Lezon larunbatean. Kalekoa kantu jiraren 2024ko lehen irteera izango da: 12:30ean abiatuko da euskal kanten koruan Aiton Bordatik. Kaialden eta Kale Nagusian geldialdia egin, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute bidea (abestiak Aiton Bodan eta Tomas Garbizu Musika Eskolan lor daitezke).
Arratsaldean, aretoko musika. Ganbera musika emanaldia eskainiko dute Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasle Ioanes Sagarzazuk, Paul Muñozek, Irene Sagarzazuk eta David Bergmanek, Esther Barandiaren piano jotzailearen laguntzarekin. Raffaela Acella da haien irakaslea.