Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Azken Ostirala dinamika abiatuko dute Sare eta Etxeratek elkarlanean

Hilean behin, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egitea, salbuespen egoera amaitu eta lege arrunta aplikatu dadin eskatzea da iniziatibaren helburua.

Pasa den abenduaren 30ean euskal presoen alde Errenteria-Oreretan Sare Herritarrak antolatutako manifestazioaren irudi bat. Argazkia: @arkait_z
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/18

Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak elkarlanean Azken Ostirala antolatuko dute Errenteria-Oreretan hilaren 26tik aurrera. Hilean behin, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egitea, salbuespen egoera amaitu eta lege arrunta aplikatu dadin eskatzea da iniziatibaren helburua.

Azken ostirala dinamika euskal presoen, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko dinamika da. Beharrezkoa. Izan ere, sakabanaketa politikarekin bukatzea lortu badute ere salbuespen neurriak ezartzen dizkiete oraindik orain euskal presoei, argi dio Sarek, “haien etxerako bidean ezinbestekoa da bertan behera uztea eta legedi arrunta ezartzea”. Hori da eskatzen duena Sarek.

Puntu honetara helduta, eskerrak eman behar dizkiela eragile eta herritarrei egindako ahalegina eta izandako parte hartzeagatik ere esan du Sarek, “horri esker lortu baita dispertsioarekin bukatzea. Hemen ditugu, baina etxean nahi ditugu. Hori izango da gure mezua eta gure irudia, Etxera!”.

Horretarako herrigintzan eta herrian dituen harremanetan sakontzen jarraituko du Sarek azken ostiraletan ere preso, errefuxiatu eta erbesteratuen etxeratzea indartzeko.

Salbuespen neurriak

Hiru salbuespen neurri ezartzen zaizkie oraindik ere euskal presoei dinamikak salatu duenez. “Lehena, 7/2003biziosorako espetxe zigorra da; bigarrena, 7/2014 Europan betetako zigorrak aintzat ez hartzea; bestetik, Jaurlaritzak eskumena hartu bai, baina oraindik Madrilek du azken erabakia eta txosten egokiak badira gradu aldaketa egiteko baina Madriletik helegitea aurkeztu eta gradu erregresioa ezartzen dizkiete. Hirugarren salbuespen neurria, horixe beraz, 5/2003 euskal presoen jurisdikzio kontrolean Madrilek duela azken hitza”.

Esker ona berriz ere dinamikarekin bat egin duten eragile, elkarte eta norbanakoei: “Behin eta berriro eskertu behar dugu egindako ahalegina, horri esker bukatu baita dispertsioa”. Baina hori ez dela nahikoa erantsi du, “Euskal Herriko espetxeetan dira, baina etxean nahi ditugu. Eskubide urraketa bat dago eta bada garaia ezartzeko legedi arrunta. Inork ez du eskatzen onurarik, indarrean den legedi arrunta ezartzea baino”. Horrenbestez, deia egin die herritarrei eta eragileei etxerako bide horretan bidaide izan daitezen. Lehen zita, hilaren 26an, 19:30ean Herriko Plazan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.