Langile bat hil da Altzateko lanetan
11:00ak inguruan izan da istripua. Altzaten egiten ari diren etxebizitza eraikinetako batetik erori da langilea.
Langile bat hil da gaur goizean Errenteria-Oreretan. Altzate eremuan egiten ari diren etxebizitza eraikinetako batean lanean ari zela, bertatik erori da behargina. 11:00ak inguruan izan da ezbeharra.
Urtea hasi denetik Euskal Herrian beharrean hildako zazpigarren langilea da.
Langilearen heriotzaren harira, erakundeen eta eragileen lehen erreakzioak heldu dira. Elkartasuna eta doluminak helarazi dizkio Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak hildako langilearen senide, lankide eta lagunei sare sozialen bidez. Bide beretik egin du Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak kapitalismoari egotzita heriotza hori. Errenteriako Alderdi Sozialistak ere doluminak eta elkartasuna adierazi dizkie hildako langilearen senideei.
Altzateko espazio hori, Lezo eta Errenteria-Orereta udalerriek partekatzen dute, eta Lezoko alkate Mikel Arrutik ere adierazi die dolumina hildako langilearen etxeko, lankide eta lagunei.
Inola ere gertatu behar ez dena gertatu da: lan-istripu berri batek eragindako langile baten heriotza.
— Aizpea Otaegi Mitxelena (@AizpeaOM) January 18, 2024
Langilearen senitarteko, lankide eta lagunei doluminak eta gure elkartasunik beroena.
Eta, aldarri bat: izan dadila azkena! https://t.co/7CcinaF51m
https://twitter.com/Kontseilua_oar/status/1747953667876028799
Gure atsekabe sakona erakusten dugu Altzateko obretako tragediaren aurrean. Alderdi Sozialistaren izenean, hildako langilearen familiari doluminak ematen dizkiogu.#Errenteriahttps://t.co/glteBfo2vc
— PSE-EE Errenteria/❤️🌹 (@PSE_Errenteria) January 18, 2024
Beste langile baten heriotza lan-istripu berri batean. Amaitu beharreko tragedia.
— Mikel Arruti Salaberria (@ArrutiMikel) January 18, 2024
Gure doluminik sentikorrenak etxekoei, senideei, lagunei, lankideei eta gertukoei. https://t.co/5CRGYYwRPi