Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Literaturatik edaten txikitatik

0 eta 5 urte arteko haurrei begira literatur eskaintza ondu dute Lekuona Fabrikan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/18

Herriko txikientzat ere Lekuona Fabrika espazio segurua eta erreferentziala izan dadin eskaintza literario erakargarria ondu dute 0-5 urte artekoei begira. Ahozkotasuna, irakurzaletasuna eta liburuekiko maitasuna sustatzen, kalitatezko denbora partekatzea ahalbidetuko duten bi ekintza jarriko dira martxan: Liburu Baby Kluba eta Irakurketa Kluba.

Liburu Baby Kluba 0-3 urte arteko haurrei begirakoa da, jarduera ludiko eta didaktikoa da. Heldu batekin parte hartu behar dute haurrek, eta helburua txikitatik literaturarekiko, musikarekiko, artearekiko eta naturarekiko interesa piztea. Euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak ere sustatzen ditu ekintzak. Saioak euskaraz izango dira, hilean behin, otsailetik ekainera arte. Lehena, otsailaren 8an izango da, 17:30ean, eta Mestiza elkarteak dinamizatuko du.

Irakurketa kluba, berriz, 3 eta 5 urte arteko haurrei begirakoa izango da.  Ordubeteko sei saio egingo dituzte denera eta helburua da giro lasai batean irakurketaz gozatzea. Helduen trebatzea ere bilatzen du ekintzak, kontaketa moduen inguruko azalpenak emanda eta baliabideak helarazita. Haur literaturan aditua den Galtzagorri elkarteko Lur Kortak gidatuko ditu saioak. Haurraren laguntzaileak ozen irakurri beharko ditu umearekin batera aukeratutako ipuinak, eta saioak abestiz eta hitz joko dibertigarriekin aberastuko dituzte. Euskaraz izango dira saioak. Hilaren 23an izango da lehenengoa, eta hortik aurrera asteartero, 17:15ean hasita.

Batean zein bestean aritzeko ezinbestekoa da izena ematea. Lekuona Fabrikan egin daiteke izena ematea, 943 44 96 35 telefono zenbakira deituta edota 647 67 34 51 telefono zenbakira deituta. Posta elektronikoz ere eman daiteke izena. Horretarako, egin klik hemen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.