Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hiru ikastetxe publikoek matrikulazio kanpaina aurkeztu dute

Otsailaren 7an abiatuko da matrikulazio kanpaina. Hezkuntza publikoaren aldeko hautua egiten dutenek, Bizarain Ikastola, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena ikastetxeak izango dituzte aukeran.

Cruz, Jauregi, Sarasua eta Goikoetxea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/19

Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 7tik 23ra arte izango da zabalik. Horren harira, Errenteria-Oreretako hiru ikastetxe  publikoetako zuzendariek kanpaina aurkeztu dute gaur Itsaso Cruz Hezkuntza zinegotziarekin batera. Cristobal Gamon ikastetxeko zuzendari Aitor Sarasua, Bizarain Ikastolako zuzendari Ainara Goikoetxea, eta Koldo Mitxelena ikastetxeko Amaia Jauregik, hezkuntza publikoarena eskaintza euskaldun eta kalitatezkoa dela jarri dute nabarmen.

Herriko hiru ikastetxe publikoak babestu eta ezagutaraztea duela helburu udalak azaldu du Cruzek: “Oso harro gaude herri honetan dugun eskaintza publikoaz. Aniztasuna eta euskara oinarri duen kalitatezko eskaintza egiten dute Koldo Mitxelenak, Bizarainek eta Cristobal Gamonek”. Tokiko hezkuntza publikoaren gaineko harrotasuna adierazita, datorren hilabete hasieran martxan izango den matrikulazio kanpainaren gaineko zehaztasunak eman ditu hezkuntza zinegotziak.

Besteak beste, ate irekien jardunaldiei egin die erreferentzia. Izan ere, matrikulazio kanpainaren aurretik ikastetxeak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen dute gurasoek zentro bakoitza eta egiten duen hezkuntza eskaintza xehe ezagutzeko aukera izan dezaten. Bizarain Ikastolak egin ditu jada saio horiek, baina interesa duten gurasoek ikastetxearekin harremanetan jarri eta hitzordua eska dezakete bertaratu eta zentroa ezagutzeko. Bizarain Txiki eraikinean egingo dituzte bisita horiek.

Cristobal Gamon ikastetxearen kasuan datorren astean izango dira ate irekien jardunaldiak, hilaren 23an 16:30ean eta 24an, 17:30ean. Aurkezpen bilera ere datorren astean egingo du Cristobal Gamon ikastetxeak: hilaren 26an, 16:30ean. Sorgintxulo 6 kaleko eraikin nagusiak izango dira denak.

Koldo Mitxelena ikastetxeak, berriz, Olibeteko eta Markolako eraikinetan egingo ditu ate irekiak, hilaren 31n, eta otsailaren 1ean; bi egunetan, 17:00etatik 18:30era.

Aurten ere herriko ikastetxe guztien informazioa jasotzen duen gutuna helarazi du udalak  matrikulatzeko garaian diren eta  Errenteria-Oreretan erroldatutako haurren etxeetara: “Udalak 413 gutun helarazi ditu guztira. Gure herriko hezkuntza eskaintza osoa jasotzen da bertan”. Beste arlo bati ere jarri dio azpimarra Cruzek gaurko agerraldian, garrantzia bizikoa dela iritzita, “matrikulatzeko garaian, kontuan hartu beharreko irizpideen artean dago hautatu beharreko hizkuntza eredua, eta udalak dei egin nahi die matrikulatzeko adienean dauden haurren familiei D ereduaren alde egin dezaten”.

Horrekin batera, Errenteria-Oreretako ikastetxeen aldeko hautua egiteko ere eskatu du, “haurraren gizarteratzean eta herriaren garapenean D eredua hautatzeak, eta Errenteriako ikastetxeetan matrikulatzeak  duten garrantziaz jakitun da udala”.

Matrikula egiteko bi aukera daudela azaldu dute azkenik hiru ikastetxe publikoetako zuzendariek, online edo modu presentzialean. Azken aukera horren alde egiten duten gurasoei eskatu diete matrikula egiteko garaian hitzordua eskatu dezatela aurretik arreta egokia eta behar duten denbora eskaintzeko aukera bermatzeko.

Cristobal Gamon Ikastetxearen telefono zenbakia honakoa da, 943 89 91 38; Koldo Mitxelena ikastetxearena, 943 89 91 87; eta Bizarain Ikastolarena, 943 34 16 45.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.