'Años de hierro, Jacinto Toryho' liburua aurkeztuko dute bihar
Jose Miguel Fernandez Barreira idazleak aurkeztuko du liburua bihar, Reina aretoan.
Años de hierro liburua aurkeztuko dute bihar—hilak 23— Reina aretoan. Jose Miguel Fernandez Barreira kazetaria da idazlea, eta berak xehe azalduko ditu 18:00etan hasita liburura bildutakoak. Jacinto Toryho Rodriguez (Villanueva del Campo, Zamora, Espainia 1909-Buenos Aires Argentina, 1989) da liburuaren protagonista. Militante anarkista eta kazetari libertario ezaguna, are entzutetsuago izan zen 1936an Solidaridad Obrera egunkariaren zuzendaritzan hasi zenean.
El Debate kazetaritza eskola katolikoan ikasi zuen, eta Gazte Anarkisten Iberiar Federazioaren sortzailea, kazetari ausarta, idazle bikain, eta ezinbestekoa A las barricadas kanta ereserki iraultzailea herri jendarteratzeko, iberiar anarkismoaren artean eztabaida sakonak sustatu zituen.
Kataluniako CNT-FAIko infiormazio eta propaganda bulegoetako buru ere izan zen, 1936ko udan iraultzaren ahots bilakatu zen, urte horretan bertan Solidaridad Obrera egunkaria zuzentzen hasi zen arte.
Toryhok Bigarren Mundu Gerraren hasiera eta garapenaren inguruan idatzitako artikuluen bilduma da Años de Hierro liburua.