Madalenetako jai batzordea bilduko da ostiralean
Reina aretoan egingo dute urteko lehen bilkura hilaren 26an, 19:00etan.
Kuadrilen eguna iaz, herriko Plazan Maialen eta Xantirekin. Argazkia: Herri Bizia Madalenetako jai batzordeak urteko lehen bilkura egingo du ostiralean, herriko jaiak antolatzen hasteko. Helburua, jai herrikoi eta parte hartzaileak sustatzea da, beste urte batez.
Reina aretoan egingo dute bilera, 19:00etan hasita, eta udaletik bilera horretan parte hartzera deitu dituzte herritar, eragile eta elkarteak.
