Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Larunbatean elkarretaratzera deitu dute Iztietako anbulatorio aurrean

Iztieta eta Beraungo anbulatorioetan kalitatezko osasun zerbitzu publikoa exijitzeko bildutako 10.000 sinadurak aurkeztuko dituzte egun horretan Iztietako anbulatorioaren harreran.

Atzo arratsaldean bilera jendetsua egin zuten Reina aretoan. Argazkia: Duintasuna elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/30

Ez dute onartuko osasunarekin jolasean ibiltzea, ezta hura pribatizatzeko urte luzetako saiakera ere. Kezkarekin bizi dute herritarrek Iztietako anbulatorioaren zerbitzuaren azken hilabeteetako kaskartzea, eta argi utzi dute osasun publiko kalitatezko eta duinaren alde egin diren mobilizazioetan. Jendetsuena, pasa den abenduaren 16an egindako manifestazioa izan zen.

Kezka hori bere egin zuten herriko eragileek, eta hilabete hasieratik sinadurak biltzen aritu dira, besteak beste, Iztietako anbulatorioaren egoera hobetu dezaten. Iztietako osasun zentroari hamasei sendagile dagozkio berez, baina une honetan, bi erretiroa hartuta daude, beste bat jardunaldi erdian, eta bost gaixo agiriarekin. Hutsune horiek ez dira betetzen, beraz 16 sendagileren ordez, oraintxe 9 mediku ari dira, horietako bat jardunaldi erdiz.

Etengabeko Arreta Gunean, gainera, ez da normalean sendagilerik izaten. Aintzat hartu behar da, Iztietako anbulatorioko larrialdi zerbitzu horrek, Oarsoaldeko lau udalerriei erantzuten diela.

Mobilizazioa eta lana, beste biderik ez dute aurkitu anbulatorioaren leheneratzea lortuko badute; herritarren osasun unibertsalerako eskubidea da jokoan dagoena, osasun zerbitzu publiko eta kalitatezkorako eskubidea eta bermea da pitzatzen ari dena, eta argi dute adabakiek ez dutela funtzionatuko. Horri begira egin duten lan eskergak eman du emaitza—hilabetez aritu dira Iztietako anbulatorio aurrean goizez sinadurak biltzen— 10.000 sinadura baino gehiago lortu dituzte-eta.

Atzo bukatu zuten sinadura bilketarekin, eta batzarra egin zuten Reina aretoan arratsaldean. Balorazio “positiboa” egin zuten, eta argi dute herritarren kezka handia dela gaiaren inguruan. Hurrengo urratsen berri ere eman dute, atzoko batzarrean erabakita: Iztietako anbulatorio aurrean elkarretaratzera deitu dute larunbatean, otsailak 3, 12:00etan. Une horretan aurkeztuko dituzte Iztietako anbulatorioko harreran hilabete eskasean jasotako 10.000tik gora herritarren sinadurak.

Alkateak bilera eskaera Osasun sailburuari

Aizpea Otaegik berea egin du herritarren kezka eta ezinegona. Joan den abenduaren 16ko mobilizazio erraldoian zuzenean eskatu zioten alkateari esku hartu eta eska zezala bilera Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuarekin. Hilaren 9an bidali zion gutuna sailburuari Otaegik urgentziazko bilera eskatuz, baina oraindik orain ez du erantzunik jaso.

Duela urtebete pasa, Beraungo anbulatorioan egindako zerbitzu murrizketengatik mobilizazioak egin zituzten herritarrek. Otaegik orduan ere bilera eskatu zion sailburuari Osasun sailak konponbidea eman ziezaion eta berrezarri zitzan murriztutako zerbitzuak. Bertan lortu zuten herritarrek, anbulatorioan egindako murrizketak bertan behera uztea.

Gaur plenora eramango dute Iztieta eta Beraungo anbulatorioen egoera eta horri irtenbidea emateko beharra mozio bidez; alderdi politikoen babesa jasotzea da  helburua. 18:30ean hasiko da udalbatzaren osoko bilkura.

Pozik dira anbulatorioaren eta osasun publiko kalitatezkoaren alde lanean ari diren eragile eta elkarteak; argi dute kalera ateratzeak, egoera salatzeak ekarriko duela aterabidea, mobilizazioarekin lortuko dutela murrizketak ezabatzea. Horretarako baina, herritarrek erantzuten jarraitzea behar dute, eta dei hori zabaldu dute, herritar guztiek bat egin dezatela larunbateko mobilizazioarekin.

Mobilizazioaren deitzaileak

  • Oiarso Erdialdeko Auzo Elkartea
  • Alabergako Auzo Elkartea
  • Kaputxinoetako Auzo Elkartea
  • Beraungo Auzo Elkartea
  • Galtzarabordako Auzo Elkartea
  • Agustinetako Auzo Elkartea
  • Igantzi Auzo Elkartea
  • Gaztañoko Auzo Elkartea
  • Gabierrotako Auzo Elkartea
  • Pontikako Auzo Elkartea
  • Zamalbideko Auzo Elkartea
  • Iztietako Auzo Elkartea
  • Erretiratuen elkarteak
  • Duintasuna Pentsiodunen Mugimendua
  • OIreretako Asanblada Feminista
  • Bilgune Feminista

Erlazionatutako edukiaItomenean amildu aurretikAlkateak bilera eskatu dio Osasun sailburuari Iztietako anbulatorioaz hitz egiteko[Bideoa] Milaka herritar kalera atera dira lehen arreta osasuntsuaren alde
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.