Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Santa Agedari koplaka Ereintzarekin

Kopla eta bertsoak ez dira faltako Errenteria-Oreretako plaza eta tabernetan igandean, Santa Ageda bezperan.

Ereintzakoak koplaka iaz. Argazkia: Photo Poly
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/31

Euskal Herriko hainbat herrietan antzera, kopla eta bertsorik ez da faltako Errenteria-Oreretan ere datorren igandean, Santa ageda bezperan. Ereintzak leial beteko du aurten ere kopla saioarekin. Taldeko kideak 17:45ean elkartuko dira Ereintza elkartearen egoitzan. Handik abiatuta, Desira tabernan egingo dute lehen geldialdia 18:20an saioa eskaintzeko. Ondoren, Xenpelar Bertso Eskolako kideekin batera, Elixabete Perez Gaztelu hizkuntzalari, ikertzaile eta irakasle errenteriarra omenduko dute Foru plazan 18:40an.

Madalenaren ermitara joko dute ondoren; bertan Madalenaren Lagunak elkartea izango dute kantagai koplariek(18:55ean), eta jarraian, Leku Zaharra tabernak harrera egingo die 19:15ean. Mikelazulon egingo dute hurrengo geldialdia eta saioa, hori Oarso urtekariari eskainia (19:35ean). Kerala taberna (19:50), Donosti Sagardotegia (20:10) eta Maite taberna (20:30) ere izango dituzte agertoki Ereintza taldekoek.

Azken saioa, Herriko Plazan egingo dute, 20:50ean Xenpelar Bertso Eskolako kideekin batera Landarbaso abesbatzari zorion agurra eta esker ona eskaintzeko.

Koplari gisa Amaia Agirre ariko da eta musikarekin berriz, Doike taldea eta Ereintzaren txistulariak, guztiak Xabier Vesgaren zuzendaritzapean. Berariazko bertsoak, berriz, Julian Albisturrek, Sabin Irastorzak eta Mikel Ugaldek idatziak dira antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Ereintzatik nabarmendu dute talde irekia dela koplaka ibiliko dena kalez kale eta tabernaz taberna, eta beraz, parte hartu nahi duen orok izango duela aritzeko aukera, “beti ere ohiko janzkerak errespetatuta”. Herritarrei gonbita egin die gainera Ereintzak, omenaldi xumeak egingo diren eremuetara joan daitezen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.