Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

100 konpromiso, "hobea izango den Pasaia" eraikitzeko

Datozen lau urteetan iparrorratza izango den Agintaldi Plana aurkeztu zuten atzo publikoki. 100 neurriak "egingarriak eta neurgarriak" izango dira.

Udal gobernuko kide guztiak, atzoko saioaren bukaeran.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/02/01

Pasaitarrek lepo beteta utzi zuten atzo arratsaldean Donibaneko Juanba Berasategi aretoa, jakin-mina piztu baitzuen udal gobernu berriaren deialdiak. Pasaiako udal gobernuak 2023-2027 ekitaldirako osatu duen Agintaldi Plana aurkeztu zuen. Oholtzan, Teo Alberro alkatearekin, udal gobernuko zinegotzi guztiak izan ziren: EH Bilduko Iraitz Pazos, Miguel Mari Torrea, Mikel Garcia, Aintzane Taberna, Laura Re, Aitor Brion eta Natitxu Etxarri eta Podemoseko Julen Rodriguez.

Datozen lau urteetarako iparrorratza izango dena aldizkari moduko batean jaso zuten bertaratutako guztiek, eta datorren astelehenean pasaitar guztiek euren etxeetan plana osaturik jasoko dutela aurreratu zuten. 100 neurriz osatutako dokumentua partekatu zuten atzo udal ordezkariek, arloz-arlo identifikatutakoak. “Ariketa sakona” egin dutela adierazi zuen alkateak, “plan dinamikoa” osatu dutela. “Ordu eta indar handia inbertitu behar izan dugu lan honetan. Sinistuta gaude orain egindako ahaleginak aurrera begirako lana erraztuko digula, barrura nahiz kanpora begira. Elkarlana baita gobernu honen lan egiteko ezaugarrietako bat. Elkarlana eta gardentasuna, horrela elkarrekin, garena egingo dugu. 100 neurri hauetaz gain, gai gehiagori ere helduko diogu, behar berriak sortuko direlako eta herritarren eta eragileen ekarpenak jasotzen jarraituko dugulako”.

Izan ere, plana neurgarria izango da, atzoko saioan alkateak konpromiso hartu zuen “neurrien nondik norakoez eta planaren beraren betetze mailaz maiztasun zehatz batez herritarrak informatzeko”, gardentasuna ezinbestekoa baita udal gobernuarentzat, eta gainera, “herritarren eskubidea delako”. Finean, San Pedron, Trintxerpen, Antxon eta Donibanen “etorkizun laburrean hobeto bizitzeko aukera emango diguten neurriak” jaso dituzte, eta ondorioz, “herritarrentzat hobea izango den udalerria” eraikiko dutela hitz eman zuen. “Gertuagoa, osasungarriagoa, euskaldunagoa, parte hartzaileagoa, feministagoa, justuagoa, imaginatiboagoa, eraldatzaileagoa, garbiagoa eta kohesionatutakoa” izango den Pasaia lortzeko lanean ariko dira.

Neurriei dagokionez, denetik jaso dute: estrategikoak, handiak, txikiak… Denak, baina,”egingarriak” direla adierazi zuten udal ordezkariek. Etxebizitza, hirigintza, herri zerbitzuak, gizarte zerbitzuak, berdintasuna, tokiko merkataritza, euskara, kultura, gazteria, kirola eta mugikortasuna eta trantsizio ekologikoa, udal langileak, Udaltzaingoa eta Pasaiako ondarea. Atal horietan banatu dituzte aipatutako 100 neurri horiek.

Pasaia batera garena izena jarri diote planari, eta diseinatu duten irudia ere aurkeztu zuten publikoki atzo. “Hemen atzean ikusten duzuen euskarri honek adierazten du zer garen, zer egingo dugun eta nola egingo dugun. Herritarren iritziak, ekarpenak, zalantzak eta galderak jaso eta erantzuteko bitartekariak jarriko ditugu. Udalerri hau grisetik kolore argitara pasatu dadin”, esan zuen azkenik Alberrok.

Plan osoa kontsultatzeko, klikatu hemen.

DSC09031
DSC09031
DSC09032
DSC09032
DSC09036
DSC09036
DSC09045
DSC09045
DSC09050
DSC09050
DSC09052
DSC09052
DSC09054
DSC09054
DSC09058
DSC09058
DSC09061
DSC09061
DSC09071
DSC09071
DSC09076
DSC09076
DSC09085
DSC09085
DSC09088
DSC09088
DSC09093
DSC09093
DSC09095
DSC09095
DSC09096
DSC09096
DSC09101
DSC09101
DSC09105
DSC09105
DSC09112
DSC09112

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.