Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Altzibarko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea martxoaren 1ean irekiko da

Bina logelako bost etxe, hiruna gelako beste sei eta egokitutako beste bat eraikiko dituzte Aduriz eta Agerrealde artean. Izena emateko epea, hilabete eta erdi.

altzibar Altzibarko etxebizitza berriak joango diren lursaila, horiz markatuta.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/02/01

Atzoko plenoan onartu zuten Agerrealde eta Aduriz artean egingo dituzten hamabi etxebizitza tasatuetan izena emateko oinarriak.

Hamabi etxe izango dira: bina logelako 5 etxe (70 m2 ingurukoak); hiruna gelako sei (87 m2-koak); eta izaera iraunkorreko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako bat. Garajea eta trastelekua izango dute denek.

Udalak jakinarazi duenez, hiru logelako etxebizitzetan 4 pertsona edo gehiagoko bizikidetza unitateek izango dute lehentasuna.

Etxebizitza horietako bat eskuratzeko interesa dutenek martxoaren 1etik apirilaren 15era eman beharko dute izena, udaletxean bertan edo erregistro elektroniko bidez.

Bakarka edo elkarrekin bizi diren edo biziko diren bi pertsona edo gehiagoz osatutako bizikidetza unitateetan egin daiteke eskaera, gogorarazi dutenez. Udal etxebizitza tasatuen erregistroan aurretik izena emana dudenek ere eskaera aurkeztu beharko dute, etxebizitza hauen zozketan parte hartu nahi badute.

Baldintzak

  • Adina: Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.
  • Errolda: 2024ko urtarrilaren 1etik Oiartzunen erroldatuta egotea, azken hamabost urteetan bost urtez erroldatuta egon izana edo azken hamar urteetan herrian etenik gabe lan egin izana. Errolda baldintza betetzen dutenek lehentasuna izango dute lan baldintza betetzen dutenekiko. Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeei ez zaie erroldatuta egotea eskatuko.
  • Baldintza ekonomikoak: Bizikidetza-unitateak 15.000 euro eta 50.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak (ponderatuak) izatea.
  • Ondarea: Etxebizitzarik ez izatea (salbuespenak egongo dira, etxebizitza edukita ere bizikidetza-unitatearen beharretarako egokia ez izatea edo banaketa kasuetan, besteak beste).

Oinarri guztiak Oiartzungo Udalaren webguneko Iragarki Taulan aurki daitezke.

Zozketak

Behin aurkezteko epea bukatuta, baldintzak betetzen dituztenekin zerrenda egin eta zozketa bidez esleituko dituzte etxebizitzak. Zozketa notario aurrean egingo dutela eta publikoa izango dela iragarri dute. Onartutako eskaeren zerrenda argitaratzean zehaztuko da eguna eta ordua; hala ere ekainean egingo dela aurreikusten du udalak.

Izaera iraunkorreko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako etxebizitza zozketatuko da lehenengo. Gainontzeko 11k bizikidetza-unitatearen kide kopuruaren eta etxebizitzaren logela kopuruaren arteko “egokitasuna” kontuan hartuz esleituko dira.

Bi zozketa egingo dituzte horretarako. Hiru gelako etxebizitzena izango da lehenengo zozketa, aukeraketa hori egin duten lau kide edo gehiagoko unitateen artean. Zozketa hori bukatutakoan, bi logelako etxebizitzak zozketatuko dituzte gainontzeko eskatzaileen artean.

Gainera, hiru gelako etxebizitzen zozketan baten bat esleitu gabe geldituko balitz, azken zozketa bat egingo lukete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.