Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Denbora, esfortzu eta lan gehiago" inberti dezala eskatu dio PSE-EEk Teo Alberro alkateari

Salatu dute EH Bildu eta Podemos taldeen udal gobernuak "ADIFen edota portuaren aurrerapenen inguruko galderak saihestu" zitutela astearteko bilkuran.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/02/01

Pasaiako PSE-EE taldeak ohar bat kaleratu du, astearteko plenoaren gaineko iritzia emateko. Salatu dute EH Bilduk eta Podemos taldeen udal gobernuak “ADIFen edota portuaren aurrerapenen inguruko galderak saihestu” zituela astearteko bilkuran. Adierazi dute “larriki paralizatuta jarraitzen duten gaiak” daudela oraindik landu eta egiteke. Luzuriagako eraikineko bulegoez, portuko espazioaren lagapenaz edo Antxoko tren geltokiko proiektuaren erredakzioaz galdetu zuten astearteko plenoan sozialistek. 

“Alkatea asko arduratzen da muntai bisualekin egindako proiektuak aurkezteaz, baina zalantza dugu atentzio berbera jartzen ote dion proiektu horiek egi bihurtu daitezen. Nola esplikatuko du herritarren aurrean Luzuriaga eraikinerako galdutako dirua? Ez bada iratzartzen, proiektuaren benetako etorkizunak arduratzen gaitu”, esan dute.

Portuarekin negoziatzeko premiaz aritu dira sozialistak ere, eta gai honetan “aurrerapen falta” leporatu diote alkateari. Sozialisten arabera, Ziriza Etxearen eta Bizkaia Plazaren lagapenak Espainiako Gobernuaren oniritzia dute jada eta hortaz,  Teo Alberro alkateari eskatu diote Portuko agintaritza presionatu dezala Donibane eraikinaren lagapenaz hitz egiteko, PSE-EEren arabera, portuaren jabetzara pasa daitekeelako eraikina. “Gerta daiteke hemendik bost edo sei urtera, portuari baimena eskatu behar izatea udaletxeak ordaindutako instalakuntza batzuk erabiltzeagatik”.

Antxoko tren geltoki berriaren proiektuaren erredakzioaz ere aritu ziren astearteko bilkuran. Herritarrek azken urteetan egindako aldarrikapenekin bat egin arren, ADIFEkin izandako bileretan alkateak antxotarren kexak helarazi ote zituen zalantza dute sozialistek. “Badirudi orain hori ez dela hain garrantzitsua EH Bildurentzako. Ezberdintasun bakarra da, orain gobernuan dagoela, eta aurrea hartu behar dutenez, ez zaiela hain interesgarria iruditzen”.

Azkenik, argazkiak eta muntaiak alde batera utzi eta “denbora, esfortzu eta lan gehiago dedikatu dezala” eskatu diote Alberrori, “Pasaia ez dadin dike lehor batean egon”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.