Eski irteera antolatu du Xantixa Elkarteak martxorako
Saint Lary eski pistan bi egunez eskiatzeko aukera eskainiko diete pasaitarrei. Martxoaren 15etik 17ra egingo dute.
Eskiatzea maite duten pasaitarrak adin egon daitezela, Xantixa Elkarteak irteera bat antolatu baitu martxorako. Bi eguneko irteera izango da, Frantziako Saint Lary pistara, ostiraletik igandera (martxoaren 15etik 17ra hain zuzen) luzatuko dutena. Ostiralean 20:00etan izango da irteera autobusez, Donibaneko Meipiko biribilgunetik. Igandean pistak itxi arte (bi egunez) eskiatzeko aukera izango dute animatzen direnek.
190 euro ordaindu beharko dira, bi gau, bi forfait eta autobusa barne. Materialik ez dutenek bertan alokatzeko aukera izango dute, 3o euroren truke. Ordainketak Bizum bidez egin beharko dira (660 83 96 63 edo 656 70 49 53 telefono zenbakietan). Jarraian, honako datuak eskatuko dituzte antolatzaileek: izen-abizenak, telefonoa, NAN zenbakia eta materiala beharrezkoa duen ala ez.