Emakumeen Etxeko programazioarekin, bi hitzordu
Autodefentsa feministaz mintzo den liburua aurkeztuko dute ostegunean; hilaren, 29an Josefina Lamberto zena izango da protagonista.
Emakumeen Etxeak bi ekintza antolatu ditu hilabete honetan bere programazioaren barruan. Ostegunean izango da lehen hitzordua, autodefentsa feministaren gaineko Autodefensa feminista. Mas alla de aprender a decir que no liburua aurkeztuko du Maitena Monroyk. Gaztelaniaz izango da aurkezpena, Emakumeen Etxean 18:30ean hasita.
Emakumeen ahalduntze feministarako ia lau hamarkadatako lanaren emaitza da Monroyren liburua.
Bigarren hitzordua eta hilabeteko azkena, 29an izango da, 18:00etan hasita. Florecica dokumentala emango dute Emakumeen etxean. Josefina Lambertoren (Larraga, 1929-Iruñea 2022) testigantzaren bidez, 36ko Gerraren ondorioz pasatako mina, beldurra, frustrazioa eta dezepzioez gain, bere indarra erakutsiko du, egia argitara ateratzeko egin duen borrokaren bidez.
Virginia Senosiain eta Juan Luis Napal zuzendariak Emakumeen Etxean bertan izango dira lana aurkezten eta proiekzioaren ondorengo solasaldian- Dokumentala eta solasaldia elebitan izango dira.
Emakumeen Etxearen irikiera ordua ere ekarri dute gogora. Astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara da zabalik, eta asteartetik ostegunera, berriz, 16:00etatik 20:00etara. Telefono zenbakia, 943 44 96 30 eta posta elektronikoz ere egin daitezke kontsultak. Horretarako klikatu hemen.