23. Korrika girotzeko festa antolatu du Oarsoaldeko AEK-k Errenteria-Oreretan. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko.
Tuteran Jai eta Piztu Lezo gazte erakundeek Gazte Topaketa antolatu dute martxoaren 16rako Tuteran. Elkartrukerako eguna izango da.
Zozketa bidez esleituko dituzte plazak, eta izen ematea elektronikoki zein presentzialki egin daiteke.
Osasun arta publiko duina aldarri, 10.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte Duintasunak, mugimendu feministak, erretiratuen klubek eta auzo elkarteek azken hilabetean. Gaur entregatu dituzte Iztietako anbulatorioan.
Azken kartutxoak erre dituzte ihoteek. Goizean Elizaldek karroxa atera du, eta pertsonaiek kirola egin dute, agurra prestatzeko.
Atzo goizean jokatu zuten Gipuzkoako Batel Txapelketako hirugarren jardunaldia. Haur, Promesa eta Gazte Mailako Hibaikaren hamar ontzi aritu ziren lehian Zumaiako uretan.
Autodefentsa feministaz mintzo den liburua aurkeztuko dute ostegunean; hilaren, 29an Josefina Lamberto zena izango da protagonista.
Sakelakoentzat abiadura handiko 4G eta 5G zerbitzuak ezartzeko lanak egingo dituzte hainbat operadorek datozen asteetan.
Indarkeria matxistari lekurik ez uzteko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du udalak, eta bat egin dute bihar egingo den elkarretaratzearekin. Erasotuari ere elkartasun beroena helarazi diote.
Areto futboleko talde nagusiak Donostian porrota jaso du, eta lidergoa galdu. Futboleko talde nagusientzako asteburu biribila izan da.
Txalo zaparrada artean jaso zituzten antzezle eta abeslari pasaitarrak Niessenen. Urte bukaeran emanaldi berri bat aurkeztuko dutela iragarri berri du taldeak.
TEKS elkarteak udalarekin elkarlanean arrakala teknologia txikitzea helburu duten tailerrak antolatu ditu berriro. Hiru tailer egingo dituzte.
Uztailera arteko egutegiaren berri eman du Wikipedia elikatzeaz arduratzen den taldeak. Hilean behin elkartuko dira horretarako.