Oiarperen asteburuko emaitzak (2024-02-05)
22 partidetatik hamar irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek. Lesakako txapelketan finalerdietara iritsi dira Olaiz eta Leonet.

Oiarpeko pilotariek 22 partida jokatu dituzte asteburuan. Ez dira lan erdietara iritsi, hamar partida irabazi baitituzte. Hala ere, jokatu duten kanporaketa bakarrean aurrera egitea lortu dute.
Lesakako Arkupe Txapelketako final laurdenei zegokion partida jokatu zuten Oiarpeko Olaiz eta Leonetek. Lapkeko Kerejeta eta Ormaetxea izan zituzten lehiakide, baina ez ziren arerio izan, erraz gailendu baitziren oiartzuarrak. Bi tantotan utzi zituzten lazkaotarrak.
Baztango Udaberri Txapelketan, bi aurrerakanporaketa jokatu zituzten. Haurran B Mailan, Erauntzetamurgilek eta L. Galardik 18-9 irabazi Idoate eta Apeztegia atarrabiarrei. Gaztetxoen B Mailan, berriz, Martinez eta A. Galardik galdu egin zuten Mendizabal eta Murgiaren kontra (18-10).
Bihar jokatuko den partida batek itxiko du asteburuko kartelera. Oihan Etxeberriak Andoni Sarasibar iruindarraren kontra neurtuko ditu indarrak, Soraluzeko 4 1/2ko Txapelketan, Etorkizuneko Pilotarien kategorian. Partida, baina, Bergarako pilotalekuan jokatuko dute, 19:30ean hasita.