Bateletan, beste sei garaipen Pasaiara

Atzo Zumaian jokatutako Gipuzkoako Batel Ligako estropadan, San Pedrok lau garaipen, eta San Juanek beste bi.

Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo (igandea) Zumaiako uretan. Zortzi kategoriatan lehiatu ziren arraunlariak, eta horietatik seitan pasaitarrak garaile: San Pedrorentzat lau, eta San Juanentzat bi.

Mailaz maila, honakoa igandeko emaitzen errepasoa, Pasaiako batelen ikuspegitik:

  • Mutilen Haur Maila: San Pedro irabazle, eta Trintxerpe-Illunbe bosgarren.
  • Nesken Haur Maila: San Pedro A irabazle, eta San Pedro B bosgarren.
  • Mutilen Promesa Maila: San Juan A irabazle, San Pedro A bigarren, San Juan B seigarren, San Pedro B zazpigarren, eta San Juan C bederatzigarren.
  • Nesken Promesa Maila: San Pedro A irabazle, San Juan A bigarren, San Pedro B hamaikagarren, San Pedro C hamahirugarren, eta Trintxerpe-Illunbe 21. postuan.
  • Mutilen Gazte Maila: San Pedro B hirugarren, San Juan bosgarren, eta San Pedro B seigarren. Irabazlea Tolosaldea izan zen.
  • Nesken Gazte Maila: San Juan A laugarren. Irabazlea Tolosaldea B izan zen.
  • Gizonen Absolutu Maila: San Pedro irabazle.
  • Nesken Abosolutu Maila: San Juan irabazle.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.