Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Tutera-Lezo konexioa egin dute gazteek

Tuteran Jai eta Piztu Lezo gazte erakundeek Gazte Topaketa antolatu dute martxoaren 16rako Tuteran. Elkartrukerako eguna izango da.

Tuteran Jaiko eta Piztu Lezoko kideak, atzoko aurkezpen agerraldian.
Urko Etxebeste
Lezo
2024/02/05

Euskal Herriko erpin batean dago Lezo, eta bestean Tutera. Bi herrien arteko marra zuzen bat egiten bada, 141 kilometrokoa da aldea. Errepideko distantzia 191 kilometro ingurukoa da. Bada, gazteei esker, alde hori ia ezerezean geldituko da martxoaren 16an (larunbata): Tuteran Jai eta Piztu Lezo gazte taldeen ekimenez, Gazte Topaketa izenekoa egingo dute bi herrietako gazteek elkarrekin esperientziak trukatu, eta festa nahiz elkarbizitzarako. Konexioa egin dute.

Beterri elkartea eta Agerraldia izango dituzte bidelagun gazteek martxoaren erdialdeko egun hartan. “Bi herrietako gazteen topaketa eta elkartrukerako gune bat sortzea erabaki dugu. Festarako eta gozamenerako ez ezik, hausnarketarako eta gure herrietako egoera sozio-linguistikoari buruzko eztabaidarako asteburua izan dadin nahi dugu”, esan zuten atzo Tuteran egindako aurkezpen agerraldian. Topaketaren berriak 141 kilometroko zuzengunea hartu, eta gaur lur hartu du Oarsoaldean. Beste pizgarri bat du asteburu horrek: martxoaren 17ko eguerdian iritsiko da 23. Korrika Tuterara; martxoaren 23an, Lezora iristen denean, bueltako bisita egingo al dute gazte nafarrek?

Hainbat jarduera (bazkaria, kontzertuak eta Agerraldiaren aurkezpena; behean egitarau osoa) Tuteran Jaiko eta Piztu Lezoko kideentzat izango diren arren, gainerakoak jende ororentzat direla jakinarazi dute gazteen bi elkarguneetako arduradunek. “Dei egin nahi diogu jendeari Gazte Topaketan parte har dezan, eta ekitaldia bere egin dezan, elkarbizitza euskaraz sustatuz eta herritik eta herriarentzako jaiak bultzatuz”.

Gazte Topaketa. Egitaraua.

  • 12:00etan, Agerraldiaren aurkezpena Haize Hegoar lokalean. Jarraian, Errigorako produktuekin luntxa.
  • 14:30ean, bi gazte taldeen arteko bazkaria.
  • Bazkalostean. Edu Zardoya Tuterako abeslariaren kontzertua.
  • 18:30ean, Beterritik hasita, Altsasuko Elektrokela elektrotxarangarekin kalebuelta Tuterako alde zaharreko kaleetatik. Taberna laguntzaileetan geldialdiak egingo dituzte: Pulperia O’Conxuron, Haize Hegoa elkartean, Joseman, Gaitero tabernan, Lupuladosen, Nenafen eta Beterrin.
  • 21:00etan, bertso afaria Beterri elkartean. Bertsolariak: Aner Euzkitze, Maddi Aiestaran, Sarai Robles eta Irati Majuelo. Txartelak Gaitero tabernan eta Pulperia O’Conxuron eros daitezke 15 euroan, martxoaren 8ra arte.
  • 00:00etan, Beterriko patioan, Trikidantz taldearekin erromeria.
  • 02:00etan, Unai Aizu DJa Pulperia O’Conxuron.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.