Oiartzungo Wikiemakumeak taldeak egitaraua prest du

Uztailera arteko egutegiaren berri eman du Wikipedia elikatzeaz arduratzen den taldeak. Hilean behin elkartuko dira horretarako.

wikiemakumeak oiartzun egutegiaWikipedia elikatzea inurri-lana da. Ongi dakite Oiartzungo Wikiemakumeak taldeko kideek. Kide bakoitzak bere ekarpena egiten dio euskarazko online entziklopediari.

Urteko egitarauaren berri eman dute. Urtarrilak 22 egin zuten lehenengo bilera, eta uztailera artekoen berri eman dute. Hileko hirugarren astelehenean elkartuko dira, KzGunean. Honakoa izango da egutegia:

  • Otsailak 19: 17:00etatik 19:00etara.
  • Martxoak 18: 10:30etik 12:30era.
  • Apirilak 13: 17:00etatik 19:00etara.
  • Maiatzak 20: 10:30etik 12:30era.
  • Ekainak 17: 17:00etatik 19:00etara.
  • Uztailak 15: 10:30etik 12:30era.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.