Irisgarritasuna hobetzeko obrak Txerrimuñoko espaloian
Eremu horrek bihurgune itxi bat eta espaloi estua dituenez, herritarrentzako erosoa ez dela adierazi du alkateak. Lezoarren irisgarritasuna hobetzeko espaloia zabalduko da gune horretan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/02/txerrimuno.jpg)
Lezoko Udalak Txerrimuñoko espaloiaren inguruan irisgarritasuna hobetzeko obrak hasi ditu gaur goizean. Jarduketek hilabete inguruko iraupena izango dutela aurreikusi dute.
Mikel Arruti alkateak adierazi du gune horretatik jende asko pasatzen dela. Eremu horrek bihurgune itxi bat eta espaloi estua dituenez, oinezkoentzako edo gurpildun aulkian doazen pertsonentzako erosoa ez dela aipatu du alkateak. Hori dela eta, herritarren irisgarritasuna hobetzeko espaloia zabalduko dela baietsi du Arrutik.
Txerrimuñokoa, gainera, ez da Lezon doituko den gune bakarra, alkateak jakinarazi baitu tankera horretako esku hartze gehiago egingo dituztela “herria irisgarriagoa eta oinezkoentzat erosoagoa” izan dadin.