Herrian izandako eraso matxistari aurre egingo diote Lezon
Joan den asteko asteartean izan zen eraso matxista. Biharko (asteartea) elkarretaratzera deitu dute, 19:30ean plazan.
Joan den asteko asteartean Lezon eraso matxista izan zela salatu du herriko mugimendu feministak. Horri aurre egiteko elkarretaratzera deitu dituzte lezoarrak: bihar (hilak 6, asteartea) izango da mobilizazioa, 19:30ean, Gurutze Santuaren plazan. Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Gaxuxa Emakume Elkarteak eta Piztu Lezok deitu dute elkarretaratzea.
Lezoko eragileek HITZAri zehaztu diotenez, erasotzailea atxilotua eraman zuen Ertzaintzak. Epailearen aurretik pasa, eta egun libre dagoela jakinarazi dute.