Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pontikako aparkaleku eraikin berrian plazak eskatzeko epea, zabalik

Zozketa bidez esleituko dituzte plazak, eta izen ematea elektronikoki zein presentzialki egin daiteke.

Pontikako aparkalekuen obra. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/05

Pontikako aparkaleku eraikin berrian plazak eskatzeko izena emateko epea zabaldu du, eta martxoaren 4ra arte izango da zabalik. Eraikin berri horrek, autoak aparkatzeko 180 toki ireki izango ditu eta motorrentzako sei. Autoentzako plazetatik 66 eta motorrentzako guztiak lau urterako aldi baterako erabilera baimenen bidez erabiltzeko izango dira; beste 31 plaza 50 urterako emakida bidezko aparkalekurako izango dira; autoentzako plazetatik 6 mugikortasun murriztua duten pertsonentzako gordeko dira, horietatik hiru txandakako aparkalekurako, bi alokairurako, eta bat emakidarako.

Gainerako 83 kotxeentzako plazak txandakako aparkalekurako izango dira.

Eskaerak elektronikoki hemen klik eginda aurkeztu daitezke, edota aurrez aurre Zu arreta zerbitzuan ohiko ordutegian.

Prozesuan parte hartzeko, eskaera beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dute eskatzaileek, baita interesdunaren NANaren fotokopia ere. Desgaitasuna dutenek ere, ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Gidatzeko baimena indarrean izan beharko da eskaera egiteko unean, baita  plazaren xede den ibilgailuaren zirkulazio baimena. Eskabidean adierazitakoarekin bat etorri beharko dute egiaztatutako dokumentuetan agertzen diren helbideak.

Zozketa bidez esleituko dira plazak. Esleipenerako ordena ere zehaztu dute. Albistearen amaieran kontsulta daiteke.

Prezioak

Aparkalekuen prezioen berri ere eman du udalak. Hala, emakida bidezko plaza bat eskuratzeko prezioa 17.545 eurokoa izango da, gehi hiruhileko bakoizteko 50 euroko mantenu kuota. Autoentzako lau urterako aldi baterako plazen prezioa, berriz, 55 eurokoa izango da hilean, eta 75 fidantza jarri beharko dute interesdunek. Motorrentzako lau urterako aldi baterako plazen prezioa, berriz, 25 euro hilean izango da.

Prezio guztiak urtero eguneratuko dira osoko bilkuraren akordio bidez, lurpeko aparkalekuei dagozkien gainerako prezioekin batera udalak jakinarazi duenez. Informazio gehiagorako, interesdunek 943 44 95 88 telefono zenbakira deitu dezakete edota posta elektronikora mezua bidali. Klikatu hemen.

 

Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta esleipenerako hurrenkera honako hau izango da:

1.- Honako kaleetan bizi diren egoiliarrak eta garaje plazarik ez dutenak:

– Beraun kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19 21, 23, 25, 27, 29C, 29E, 29D

– San Marko gunea 1

– Arramendi pasealekua 3, 5, 7, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 25

– Norberto Almandoz kalea 1, 3, 5

– Galtzaraborda etorbidea 35, 37, 39, 41, 45

– Jesus Guridi kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11

– Juan krisostomo Arriaga kalea 1, 3, 5

– Igantzi kalea 34

– Arditurri kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11

– Pontika kalea 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14

– Miguel Zabaleta kalea 1, 2, 3, 4, 8, 10, 11, 12, 13

– Altxu kalea 1, 3

– Jose Miguel Barandiaran kalea 1, 3, 9, 11, 13

– Zabaleta Anaien kalea 1,2, 3, 4

– Maria Lezo kalea 8, 10, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 37, 39

– Tulle kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8

– Morrongilleta kalea 9, 11, 13, 24, 26, 28, 30, 32

– Aralar plaza 1, 2

– Urbasa kalea 2

2.- Kale horietan bizi diren pertsonen artean zozketa egin ondoren plaza hutsak badaude, bigarren plaza bat lagatzeko baimena emango da.

3.- Oraindik ere hutsik dauden plazak badaude, Errenterian bizi diren gainerako pertsona fisikoek ere izango dute eskubidea.

4.- Halere plaza huts libreak badaude, eragin-eremuan benetako egoitza duten merkatari, enpresaburu edo profesional diren pertsona fisiko eta/edo juridikoek ere izango dute plazak erabiltzeko eskubidea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.