Ospitaletako autobus linearen gaineko hitzaldia antolatu dute, kezkatik
Auzo elkarteek, erretiratuen elkarteek eta Duintasuna Pentsiodunen elkarteak antolatu dute hitzaldia. Etzi izango da, Beraungo erretiratuen elkartean, 18:00etan.
Kezkatuta dira Beraun, Igantzi, Alaberga, Galtzaraborda, Pontika eta Aralar Plazako bizilagunak. Udalerria, eta auzo horiek denak ospitaleekin lotzen dituen autobus zerbitzuarekin—E15 linea— zer gertatuko den ez dakitelako. Kezka horri erantzuteko hitzaldia antolatu dute Errenteria-Oreretako auzo elkarteek, erretiratu elkarteek eta Duintasuna pentsiodunen elkarteak.
Ostegunean, hilak 8, izango da Beraun auzoko erretiratuen elkartean.
Hitzaldia eta azalpenak, Ekialdebus enpresako langile batzordeko presidenteak emango ditu. Enpresa horrek E15 linea eskaintzen du, besteak beste.
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte hitzaldian parte hartzera.