2024/2/6

[Argazkiak] Eraso matxistarik ez dutela onartuko esan dute lezoarrek

Azken eraso matxistaren kontra, "gaitzespenik gogorrena" adierazi dute bildutakoek, eta halakoak, gizarte antolaketa sexistak ahalbidetzen dituela salatu.

Sortutakoak programaren proiektuetako bat, Atlantikaldira

Gipuzkoako Dantzaguneak antolatzen du Sortutakoak programa; 23. ekitaldia izango du programa horrek aurtengoa.

oiartzun euskal herria plaza kamerak

Euskal Herria plazako aparkalekuko denbora kameren bidez neurtuko da

Gehienez, lehen bezala, ordu eta erdiko tartez gorde ahal izango da autoa bertan. Anbulatorioa pazienteentzako dela gogorarazi dute.

Tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera formala egin du Errenteria-Oreretak

Izendapen horrek, besteak beste, alokairuen prezioei muga jarri ahal izatea ahalbidetuko du, etxebizitza eskuragarriagoa izan dadin. Eusko Jaurlaritzari izendapen eskaera egin dion lehen udalerria izan da.

Ospitaletako autobus linearen gaineko hitzaldia antolatu dute, kezkatik

Auzo elkarteek, erretiratuen elkarteek eta Duintasuna Pentsiodunen elkarteak antolatu dute hitzaldia. Etzi izango da, Beraungo erretiratuen elkartean, 18:00etan.

Udal instalazioetara ere helduko da Inauteria

Jarduera bereziak egingo dituzte ostegunean eta ostiralean, Inauterien harira.

PSE-EE, "asebeteta", Ziriza Etxearen behin betiko lagapenagatik

Atzo berretsi zuen albistea Espainiako Gobernuko Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Estatu idazkari Jose Antonio Santanok. PSE-EEk 2021ean portuko agintaritzarekin lortutako akordioak "exijitzeko" eskatu diote Teo Alberro alkateari.

'La infiltrada' filmaren grabaketagatik, aldaketak Santiago plazan

Plazako establezimendu batean egingo dituzte grabaketak, ostiralean. Grabatzeko taldeak dituen logistika beharrak direla eta, ezin izango da plazako eremu mugatu eta balizatuan aparkatu.

Oihana Kortazar Lezon izango da hilaren 21ean

Lezo-Jaizkibelek antolatuta, mendi lasterketetan palmares handiena duen euskal korrikalaria Gezala auditorioan izango da, 19:30ean.

Gehiago