Oihana Kortazar Lezon izango da hilaren 21ean

Lezo-Jaizkibelek antolatuta, mendi lasterketetan palmares handiena duen euskal korrikalaria Gezala auditorioan izango da, 19:30ean.

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa gainean da. Aurtengoa hilaren 25ean (igandea) lehiatuko da, eta ez da nolanahikoa izango, probaren 10. ekitaldia jokatuko baita.

Motorrak berotzen hasteko, Lezo-Jaizkibeleko antolakuntza taldeak Oihana Kortazar mendi lasterkariaren hitzaldi bat ondu du hilaren 21erako (asteazkena), 19:30ean, Gezala auditorioan. Kortazar mendi lasterketetan palmares handiena duen euskal korrikalaria da, eta Zegama-Aizkorriko, Skyrunning-eko eta Kilometro Bertikaleko munduko txapelduna da, besteak beste.

Sarrerak doakoak dira eta Lezoko Udalaren webgunean eskuratu behar dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.