'La infiltrada' filmaren grabaketagatik, aldaketak Santiago plazan

Plazako establezimendu batean egingo dituzte grabaketak, ostiralean. Grabatzeko taldeak dituen logistika beharrak direla eta, ezin izango da plazako eremu mugatu eta balizatuan aparkatu.

Pasaiako Udalak jakinarazi du La infiltrada filmaren zenbait filmaketa egingo dituztela aste honetan Donibanen. Zehazki, Santiago plazako establezimendu baten barruan ariko dira. Grabatzeko taldeak dituen logistika beharrak direla eta, ezin izango da plazako eremu mugatu eta balizatua aparkatu egun osoz, 00:00ak arte, grabaketa bukatu arte.Grabaketak 19:00etan bukatzea aurreikusi dute, eta ordutik erabilgarri izango da berriro.

Santiago plazak eta Donibane kaleak ohiko jarduerarekin jarraitu ahal izango dute ostiralean, ez baita kalean grabaketarik egingo. Trafikoari edo oinezkoentzako pasabideari eragiten bazaio, eraginak “oso puntualak” izango direla aurreratu du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.