Sortutakoak programaren proiektuetako bat, Atlantikaldira
Gipuzkoako Dantzaguneak antolatzen du Sortutakoak programa; 23. ekitaldia izango du programa horrek aurtengoa.
Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak programaren proiektuetako batek Atlantikaldian hartuko du parte. 23. ekitaldia izango du aurten programa horrek, eta helburua, Gipuzkoan dantza proiektu berriak sortzea, garatzea eta zabaltzea du helburu. Aurten hautatutako proiektuek egonaldi bat egingo dute Gipuzkoako Dantzagunearen Errenteriako egoitzan, eta gainera, diru laguntza bat ere jasoko dute, besteak beste, ondoren proiektuaren aurkezpena egiteko.
Dantzagunea eta Atlantikaldiaren zuzendaritzen arteko lankidetzari esker, aurtengo proiektuetako bat Atlantikaldiaren aurtengo ekitaldian arituko da. Horretarako izena ematean jaialdian parte hartzeko berariazko proposamena adierazi beharko da. Beharrezkoa izango da, halaber, aurtengo gaiarekin lotura zuzena izatea; artxipelagoarekin, hain zuzen ere. 11 urte beteko ditu aurten Atlantikaldiak, hamaika emanaldi, hamaika sorkuntza eta hamaika harreman jaso eta sortu ditu bere ibilbidean.
Parte hartu nahi dutenek informazioa, eta oinarriak hemen klik eginda kontsulta daitezke.