Arabako biraren 12. etapa antolatu du Urdaburuk

Hilaren 17an egingo du ibilaldi hori, Sobronetik abiatuta.

Sobronetik abiatuko dira.

Arabako Biraren 12. etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak hilaren 17rako. Sobronetik abiatuta Artzena mendilerroa, El Mazo eta Mota  gailurretatik pasa eta San Zadornilen bukatuko dute. Sei ordu eta erdikoa izango da zeharkaldia denera. Hemen klik eginda ibilbidearen gaineko informazioa kontsulta daiteke.

Irteera 07:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik—Panier— eta 07:45ean Aritzetatik.

Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo behar dute astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara edo egun eta ordu beretan 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu. Online ere eman daiteke izena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.