Jabetze Eskolak 10. urteurrena ospatuko du
Pasaiako emakumeek topaketa egingo dute datorren ostegunean, arratsaldean, Donibaneko Kulturgunean.
Pasaiako Jabetze Eskolak 10 urte bete ditu jada emakumeen ahalduntzerako baliabideak ematen. Urteurrena ospatzeko, topaketa berezia egingo dute datorren ostegunean (hilak 15), Donibaneko Kulturgunean. 18:30ean hasiko da. Eskolaren gaineko bideo-dokumental bat proiektatuko dute lehenik, eta ondoren, 1o urte hauen inguruko gogoeta egingo dute.
Bertaratutako emakumeek, eta mokadutxoa hartuko dute elkarrekin. Pasaiako emakume oro gonbidatu dute topaketara: «Ibilbide hau ospatzeko eta bide honetan lagun izan ditugun emakume guztiei aitortza egiteko momentua iritsi da».