Azeriekin hasiko da festa
Atzerako kontaketa hasi da eta Ereintzako azeriak adi-adi daude plazara atera eta Inauteriei hasiera emateko. 19:00etan abiatuko dira Juan Olazabal kaletik.
Gaur hasiko dira Inauteriak eta Ereintzakoa zeriak adi-adi dira kalea kaleetan barrena ibilita, Herriko Plaza hartu eta jai giroan murgiltzeko herria. Aurretik, goiztiar, Txistularien Udal Bandak gaurkoa egun berezia dela, Inauterien lehena, jakinarazi du dianaren bidez.
19:00etan abiatuko da Ereintza Elkarteak antolatzen duen Azeri Dantza Juan de Olazabal kaletik. Biteri, Xabier Olaskoaga plaza, Maria Lezo eta Madalena kaleak pasata, Herriko Plazara helduko da. Herritarrak izango ditu zain bertan, adin guztietakoak, ikusmin handia sortzen baitu urtero hutsik egin gabe Ereintza Dantza taldeak antolatzen duen emanaldia. Inauteriei hasiera emateko ekitaldi berezian, azeriko lagunak udaletxeko balkoira irtengo dira jaiari hasiera emateko 19:45ean eta haren ondotik iritsiko da Azeri Dantza.
Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira dantzatuko dituzte Ereintzakoek bertan giro paregabearekin Inauteriei hasiera emateko. Hortik aurrera, hamaika ekitaldi, datorren astearterarte. Orduan, Sardinaren ehorzketarekin bukatuko da mozorro festa.
Ostegun gizena
- 15:00 AZERI DANTZA. Markolako patio estalia. Antolatzailea: Koldo Mitxelena ikastetxea.
- 18:00 GAUTXORI TXARANGA. Herriko kaleetan zehar.
- 19:15 AZERI DANTZA. Ibilbidea: Xabier Olaskoaga, Biteri txiki, Zumardia eta Herriko plaza. Antolatzailea: Herri Arte eskola. Partaideak: Euskal Dantza ikasleak, guraso taldea, Txistularien udal banda, Trikitilari taldea.
- 19:00 AZERI DANTZA. Ibilbidea: Juan de Olazabal, Biteri, Xabier Olaskoaga plaza, Maria de lezo, Madalena eta Herriko plaza. Antolatzailea: Ereintza Dantza Taldea.
- 19:15 IHAUTERIKO AZERI DANTZA. Ibilbidea: Xabier Olaskoaga plaza, Biteri txiki eta Herriko plaza. Antolatzailea: Herri Arte Eskola. Partaideak: Euskal Dantza ikasleak, Txistulari taldea eta Trikitixa taldea.
- 19:45 INAUTERIEI HASIERA EMATEKO EKITALDI BEREZIA: AZERIKO LAGUNAK UDALETXEKO BALKOIRA IRTENGO DIRA JAIARI HASIERA EMATEKO. Jarraian Azeri Dantza. Herriko plaza.
- Ondoren, AMULLETA DANBOR KOFRADIA ETA GAUTXORI TXARANGA. Erdigunea.
- 20:30 IHAUTERI AFROAMERIKAR NEW ORLEANS-EN MARDI GRASS. Ibilbidea: Herriko plaza, Biteri txiki eta Xabier Olaskoaga plaza. Antolatzailea: Herri Arte Eskola. Partaideak: Ikasleen Bandako ikasle eta irakasleak.
- 20:30 KONPARTSEN AURKEZPENA: Odissey, Eureka,Txasiss, Boveda, Showtime, Furius,Titanes, Cocó Dance, Lezoko estandak eta Fantasy. Sarrerak: sarrerak.errenteria.eus eta Lekuona Fabrika. 1€. Era berean zuzenean ikusi ahal izango da honako helbidean: herribizia.errenteria.eus/inauteriak. Lekuona Fabrika. Sorlekua.
- 20:30 ZUZENEKO PROIEKZIOA: Konpartsen aurkezpena. Niessen Kulturgunea. Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus eta Lekuona Fabrika.
Ostiral argala
- 08:00 TXISTULARIEN UDAL BANDAREN DIANA. Ugarritze, Iztieta eta Alberga.
- 10:30 INAUTERI DESFILEA. GAIA: EUSKAL INAUTERIAK. Ibilbidea: Bizarain ikastola, Norberto Almandoz, Aita Donosti, San Marko, Jose Mª Usanditzaga, Norberto Almandoz eta Bizarain ikastola. Antolatzailea: Bizarain ikastola.
- 11:00 INAUTERI DESFILEA. GAIA: ATRAKZIO PARKEAK. Ibilbidea: PIlotari kalea (Koldo Mitxelena ikastetxea), Galizia biribilgunea, Donostia kalea, Alabergako biribilgunea, Biteri kalea, Xenpelar kalea, Foru plaza, Herriko plaza , Zumardia, Santxo Enea eta Pilotari kalea. Antolatzailea: Koldo Mitxelena ikastetxea.
- 15:00 INAUTERI DESFILEA. GAIA: ERRIOL(HANDIA). Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo kalea, Xenpelar kalea, Herriko plaza, Erdiko kalea eta Lehendakari Agirre plaza. Antolatzailea: Orereta Ikastola.
- 17:30 AURPEGI MARGOKETA. Zumardia.
- 19:30 “MAGIAPOTEOA”. Hiru mago kaleetan zehar ibiliko dira gertuko magia egiten. Erdigunea.
Larunbat Inauteria
- 12:00 OARSOIRRIAK KALEJAIA. Ibilbidea: Merkatuzar, Xabier Olaskoaga plaza, Foru plaza, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa, Zumardia eta Herriko plaza. Amaieran, Xanti, Maialen eta buruhandiekin argazki erraldoia. Antolatzailea: Oarsoirriak.
- 14:00 HERRI-BAZKARIA. Merkatuzar.
- 16:30-19:30 JOLAS INTERAKTIBOAK + ARKU TIROA. Lehendakari Agirre plaza.
- 16:30-19:30 LASER LABIERINTOA + JOLAS INTERAKTIBOAK. Gernika plaza (eguraldi txarrarekin Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa)
- 16:30-19:30 JUMPING. Xabier Olaskoaga plaza (eguraldi txarrarekin Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa)
- 17:00 DEIADAR TXARANGA. Erdigunea. Merkatuzarretik abiatuta.
- 17:30 TXUTXUNBA KALEJIRA. Ibilbidea: Zumardia, Pilotari kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Koldo Mitxelena plaza, Madalen kalea, Herriko plaza.
- 18:00 BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK. Herriko kaleetan zehar. Merkatuzarretik abiatuta.
- 18:30 ´ATRAKZIO PARKE ERRALDOIA´ PHOTOCALLA. Herriko Plaza.
- 18:30 DISKO FESTA. Zumardia.
- 23:00 TECH HOUSE. Aces, Azk, Caste. Zumardia. Antolatzailea: Ostiko Kultur Elkartea
Igande Inauteria
- 08:00 TXISTULARIEN UDAL BANDAREN DIANA. Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alaberga.
- 11:00 KONPARTSEN DESFILEA: INTXAUR-TXIKI, SHOWTIME, BOVEDA, FURIUS, ODISSEY, COCÓ DANCE, EUREKA, TITANES, TXASSIS, LEZOKO ESTANDAK ETA FANTASY. Ibilbidea: Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria de Lezo, Xenpelar, Biteri, Alabergako biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Zumardia eta Matxain biribilgunea.
- 17:30 ANIMAZIOA ETA IKUSKIZUNA: ‘GAUR JAIA’, Xilipurdi antzerkia. Zumardia.
Astelehen Inauteria
- 08:00 TXISTULARIEN UDAL BANDAREN DIANA. Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrota.
- 11:00-13:00 ESKULAN TAILERRAK. 6-8 eta 9-11 urte bitarteko haurrentzat. Gonbidapenak: hemen klik eginda eta Lekuona Fabrika. Lekuona Fabrika.
Astearte Inauteria
- 08:00 TXISTULARIEN UDAL BANDAREN DIANA. Erdigunea.
- 18:00 SARDINAREN EHORZKETA IRAGARTZEKO ERRETRETA. Ibildidea: Eliza kaleko Amulleta Elkartetik Martin Etxeberria kaleko Ereintza elkartera. Antolatzailea: Amulletako Danborraren Kofradia.
- 19:30 SARDINAREN EHORZKETAREN HILETA-SEGIZIOA, ERRENTERIAKO MUSIKA KULTUR ELKARTEKO BANDAK ETA AMULLETA DANBOR KOFRADIAK LAGUNDUTA. Ibilbidea: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Foru plaza eta Herriko plaza.
- Jarraian, BERTSOAK ETA AZKEN AGURRA, Herriko plaza. Antolatzailea: Ereintza Dantza taldea.