Azeri dantzak eman die hasiera Inauteriei. Gaurtik asteartera atrakzio parke erraldoia izango da Errenteria-Orereta.
Hasi dira Lezoko inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin. Lezoko Dantzazaleak taldeari aitortza egin diote, Trapujale Sariarekin.
13:15ak aldera piztu da sua Nafarroa hiribideko 16. atariaren ondoan, erabilerarik gabe zegoen lokal batean.
Fortuna taldeko tiratzaile pasaitarra eta June Ruiz hernaniarra Napolin (Italia) izango dira hilaren 21etik 26ra. Espainiako Federazioak lehen aldiz bi tiratzaile gipuzkoar hautatu ditu. Kadete mailan arituko dira.
Hamasei taldek parte hartuko dute Oiartzungo olinpiadetan. Lehenengo jardunaldia hilaren 17an izango da, eta dena ez da kirolera mugatuko.
Atzerako kontaketa hasi da eta Ereintzako azeriak adi-adi daude plazara atera eta Inauteriei hasiera emateko. 19:00etan abiatuko dira Juan Olazabal kaletik.
Inauterien hasierarekin batera zabalduko dute gaur 'Bizi inauteriak' erakusketa Xenpelar Etxean.