Oiartzungo Olinpiaden lehenengo jardunaldian, boleibola

Hamasei taldek parte hartuko dute Oiartzungo olinpiadetan. Lehenengo jardunaldia hilaren 17an izango da, eta dena ez da kirolera mugatuko.

boleibol

Biyurrieneak duela aste batzuk iragarri zuen gazteen arteko olinpiadak egiteko asmoa zuela. Izena emateko epea itxita dago, eta erantzun polita izan du deiak: hamasei taldek hartuko dute parte bertan.

Baga, Biga, Liga izena jarri diote olinpiada horiei, eta lehenengo jardunaldia hilaren 17an izango da. Goizean arituko dira boleibol lehian, baina dena ez da kirol izango: denak elkartu eta egunarekin gozatuko dute, bazkalduz eta —oraingoan baloirik gabe— gorputza astinduz.

Bazkaria Girizia elkartean izango da, eta talde bakoitzak abisatu beharko du zenbat taldekide joango diren, eta ea norbaitek alergiaren bat duen.

Egitaraua

  • Boleibol txapelketa. 10:30ean, Done Eztebe plazan.
  • Bazkaria. 14:30ean, Girizia elkartean. Menua: risottoa, albondigak eta profiterolak.
  • Skapaie elektrotxaranga. 18:30ean, Done Eztebe plazatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.